Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

2017/06/22

ETXARRI ARANAZKO UDALAREN OHARRA

Egun hauetan, zenbait haur oin-azpiak urratuta zituztela artatu dituzte Osasun Etxera, Etxarriko igerilekuan jolasean ibili ondoren.

Osasun Etxeak emandako informazioaren arabera, urradurak jolas-eremuetan sortutakoak dira (ping-pong…), zoru latzean oinutsik ibiltzeagatik, batez ere egunotan zoruak tenperatura handia hartu duelako.

Bestalde, argitu nahi dugu osasun adituek konfirmatu dutela jatorria ez dela infekzioa edo onddoak zabaldu direla, haibat mezuren bidez sareetan zabaldu den moduan, eta ez dagoela osasun arriskurik. Nolanahi ere, egunotan jarraipen estua egingo zaio igerilekuari Osasun Etxetik.

Beraz, aholkua da bero handia egiten duen egunetan  eremu horietan oinutsik ez jolastea.  

Barkatu eragozpenak

Zerrendara itzuli
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea