Kontsumo-bonoen ezaugarriak:
Dirulaguntza jasoko duten bi kontsumo-bono ezberdin egongo dira. Bonoa jasotzen duen pertsonak Udalak
finantzatutako aparteko saldo bat eskuratzen du.
Lehenengo
bonoa 15 eurokoa izango da eta Udalak 7 euroko finantziatuko ditu. Horrela, herritarrak atxikitutako
establezimenduetariko batean 15 euro gastatzen
dituenean herritarrak 8 euro ordainduko ditu.
15 euroko bono hau ondoan zehazten diren sektoreetan erabili ahal izango da:
Ileapaindegi eta estetika zentroak, Akademiak, Arropa dendak, Fisioterapeutak, masajistak eta Altzari-dendak.
finantziatuko ditu. Horrela, herritarrak atxikitutako
establezimenduetariko batean 10 euro gastatzen dituenean herritarrak 6 euro ordainduko ditu.
10 euroko bono hau ondoan zehazten diren sektoreetan
erabili ahal izango da:
Liburudendak, Jatetxe, taberna eta ostatuak, Elikadura-
dendak, Okidengiak, Farmaziak.
Kontsumo-bonoen onuradunak
Kontsumo-bonuak 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta daude, ohiko bizilekua edozein dela ere (ez da beharrezkoa Etxarri Aranazko udalerrian erroldatuta egotea).
Pertsona bakoitzak gehienez bi kontsumo-bonu lortu ahal izango ditu, kontrakoa zehazten ez bada.
Erabilitako kontsumo-bonuaren zenbatekoa osorik agortu
beharko da (ezin da zatikatu).
Kontsumo-bonoa jaso eta gastatzeko epea
Kontsumo-bonuak 2020ko abenduaren 31a arte jaso ahal izango dira Etxarri Aranazko Udaletxeko bulegoetan,
jendaurreko ordutegian (astelehenetik ostiralera
10:00etatik 14:00etara).
Aldi berean, hauek erabiltzeko epea 2020ko abenduaren 31an bukatuko da. Egun horretatik aurrera ez da
lagundutako erosketarik onartuko.