2019/10/05
Silvia, Joseba, Ricardo, Nuria, Santiago, Leticia...
Jabeak, 2019an 1.500 euro baino gehiagoko diru-laguntza (hiru hilabeteko errentaren parekoa) izan zutenak, NASUVINSAri haien etxebizitza hutsa errentan emateagatik:
- kezkarik gabe: hilero kobratzen da, seguru,
-arriskurik gabe: etxebizitza egoera onean itzuliko zaie,
-eta orain abantaila fiskalekin: lortutako etekinen %40ko murriztapena PFEZean.
Etxebizitza huts bat baduzu, edo ezagutzen baduzu norbait etxebizitza hutsa duena, NASUVINSAk alokatuko dizu!
Ezustekorik gabe, kezkarik gabe, berme osoz:
- Errentamendu kontratua sinatuko da NASUVINSArekin
- Errenta kobratzeko segurtasun osoa
- NASUVINSAk kontrataturiko arrisku anitzetarako asegurua
- Etxebizitza egoera onean itzuliko da kontratua amaitzen denean
- Kudeaketa eta aholkularitza doakoak
Jada ezagutzen dituzun abantailekin:
1. Zure etxebizitzak ez badu eraginkortasun energetikoko ziurtagiririk... NASUVINSAk oparituko dizu!
2. Komunitateko gastuen ordainketa (gehienez ere 50 euro hilean)
3. Etxebizitza egokitzeko behar diren gastuen finantzaketa, %0an eta 12.000 eurora arte.
Eta orain 2019an:
A) Onura fiskal bereziekin: lortutako etekinen %40ko murriztapena PFEZean (zerga-onura garrantzitsu hau izateko eskubidea duten etxebizitza bakarrak)
B) Logela bakarreko zure etxebizitzagatik 3 logelakoen errenta bera jasotzeko aukerarekin (Housing First programara bideratzeko aukera duten etxebizitzak: ikus baldintzak)
Eta gainera diru-laguntza bat ordainduko dizugu, hiru hilabeteko errentaren adinakoa.
Nafarroako Gobernuaren bermea dago: gogobetetasuna ziurtatua (inkesta egin duten onuradunen %92,5ek programa hau gomendatuko lukete)
INFORMA ZAITEZ ETA EMAN BIZITZA ZURE ETXEBIZITZA HUTSARI! ESKATU HITZORDUA: 848 420600. Zeren zain zaude?