Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

2014/11/17

EUSKARAZ IRAKURTZEKO KANPAINA ABIAN!

ETXARRIN EUSKARAZ IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU IRAKURKETA KANPAINA 2014/2015

Etxarri-Aranazko liburutegian ‘Etxarrin euskaraz irakurri, gozatu eta oparitu’ ikakurketa kanpaina hasiko da hirugarren urtez. Kanpaina hau liburutegia eta udalaren arteko lankidetzatik sortutako ekimena da eta ilbeltzaren 31ean bukatuko da. Alde batetik, euskaraz irakurriko duten irakurle gazte eta heldu berriak erakarri nahi ditu, eta bestetik ohiko irakurle euskalduna saritu. Horretarako, euskaraz aukeratutako liburua irakurri ondoren fitxa bat bete beharko du irakurleak, eta trukean liburuzainak deskontu txartel bat emango dio, herriko liburudendetan beste liburu bat eros dezan.

12-16 urteko gaztetxoen kasuan ebook baten zozketan parte hartzeko aukera ere izango dute. Helduek, berriz %25eko beherapena izango dute orokorrean, eta Euskara ikasten ari direnek eta Mintzakideek %50a. Etxarriko liburutegiko irakurle taldekoek, aldiz, %40koa. Dena den, kanpaina honetan irakurle guztiak dira irabazle, euskarazko irakurleak, liburutegiko irakurleak, eta herriko liburudendak gozatu ahal izango baitute azaroak 15etik urtarrilak 31erako bitarte horretan.

Antolatzailea: Etxarri Aranazko Udaleko Liburutegi Batzordea

Zerrendara itzuli
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea