2022/02/15
Euskal izen-abizena modu ofizialean eta leku guztietan euskaraz idatzita izan nahi baduzu, hiru pausutan egin dezakezu, erraza da:
1.-Erregistro zibilera edo bake epaitegira joan eta esan izen-abizen euskal grafiaz ipini nahi duzula.
2.-Han emango dizuten eskaera orria zure datuekin bete.
3.-Agiri hauek eraman:
- Nortasun agiriaren fotokopia. Adinez nagusia ez bazara, gurasoena ere beharko duzu.
- Hitzez hitzeko jaiotza ziurtagiria. Epaitegian eskatzen da.
- Errolda agiria. Udaletxean eskatzen da, eta adinez nagusia ez bazara, gurasoena ere beharko duzu.
- Familia liburuaren fotokopia. Ezkonduta bazaude edo seme-alabarik baduzu.
- Seme-alaben nortasun agiriaren fotokopia, 16 urtetik gorako seme-alabak badituzu.
Zure izena edota abizena euskaraz nola idatzi behar den kontsultatzeko: www.euskaltzaindia.eus