2020/07/31
Hurbiltzen ari diren egunak oso bereziak izango dira, Etxarriko Udaletik gogorarazi nahi dizuegu osasun krisian jarraitzen dugula, eta egoera honek festak bertan behera uzteko erabakia hartzera behartu gaituela, osasun agintarien aholkuak jarraituz.
Guztion lana da segurtasun-neurriak mantentzen jarraitzea; zoritxarrez, egunero COVID-19 kasu gehiago sortuko diren kezkarekin bizi gara. Hurbil daude azken kasuak Ordizian, Iruñan eta abar...
Pandemia hau hasi zenetik, Etxarriarrak jarrera solidarioa eta arduratsua izan dugu, eta ziur gaude egun hauetan ere horrela jarraituko dugula. Kutsatzea saihestea guztion esku dago.
Argi dago egun hauek bereziki gogorrak izango direla gazteentzat, horregatik, animo! Dantzaki asko geratzen zaizkigu dantzatzeko!! Udan gozatzeko aukera ederrak izango ditugu, baina orain geure burua zaindu eta osasuna babestu behar dugu, etorkizunean gozatu ahal izateko.
Zaindu ditzagun gure burua eta gure ingurukoak.