Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

2023/03/20

HJPB: HERRITARREK PARTE HARTZEKO GONBIDAPENA
Komunikazio honen bitartez, ETXARRI ARANAZKO UDAL PLANAREN DETERMINAZIO XEHEKATUEN ALDAKETARAKO HERRI JARDUNKETA PLAN BEREZIKO PROZESURA gonbidatzen zaitugu, 1/2017 Legegintzako Dekretuaren (Lurralde Antolamendua eta Hirigintza) 7.3.artikuluan ezarritakoaren arabera, Hiri Jardunketako Plan Bereziek herritarrek benetan eta eraginkortasunez parte hartuko dute plan horiek egiten eta berrikusten, herritarrek parte hartzeko prozesu aholku-emaile baten bidez, hasierako onespena eman aurretik.
 
Atxikita doan dokumentuaren eremu eta xedeak honako hauek dira:
-Eremu homogeneoen erregulazioan, zehaztu gabe dauden definizioak zehaztea eta praktikan polemika sortu duten zenbait zehaztapen aldatzea. Eraikinetako solairu kopuruari eta haien altuerei dagokie batez ere.
-Eraikuntzaren bolumen baldintzak arautzea, eraikuntza nagusiaren eta eranskin/eraikuntza txikiaren definizioak zehaztuz; izan ere, zenbait kasutan nahasmena eragiten dute.
-Fatxaden konposizio-baldintzetan definitutako zehaztapen estetiko batzuk aldatzea, hala nola: fatxada Nagusia, sarbidea, hutsuneak eta barne-bolumenak
 

TOKIA: ETXARRI ARANAZKO UDALA

 EGUNA: MARTXOAK 22 

ORDUA: 17:00etan

 

DOKUMENTUA

 

Zerrendara itzuli
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea