Ikusita 2020/067 eta 2020/105. Alkatearen Ebazpenaren, zeinaren bitartez covid-19aren hedapen epidemiologikoa ekiditzeko neurriak ezarri ziren.
Ikusita SND/414/2020. Ordena.
Ikusita maiatzaren 14ko 59/2020. Foru Ordena.
Ikusita Udalaren lan arriskuen babeserako zerbitzuak prestatutako Kontingentzia-Plana.
Covid-19aren hedapen epidemiologikoa eta Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioak normaltasun berri baterako egindako transizio-plana kontuan izanda.
Udalaren lehentasuna langileen eta, oro har, herritarren osasuna eta segurtasuna babestea eta zerbitzu publikoa ematen jarraitzea dela kontuan hartuta.
Alkatetza honek EBATZI DU:
1.- Etxarri Aranazko Udaleak 2020/06/01etik aurrera Nafarroako Foru Erkidegoaren Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura dauden langileak lanera bueltatzeko neurriak ezartzen dituen maiatzaren 14ko 59/2020. Foru Ordenean zehaztutako neurriak aplikatzea.
- JENDAURREKO ARETA: Udal bulegoko jendaurreko areta berreskuratzen da. Horretarako, osasun-agintariek momento bakoitzean ezartzen dituzten antolamendu neurriak aplikatuko dira.
Ebazpen hau sinatzeko momentuan, jendaurreko areta ondoan zehazten diren neurriekin gauzatuko da:
- Telefono bidezko arreta eta arreta telematikoa lehenetsiko dira, eta udal-bulegoetara behar-beharrezkoa den kasuetan soilik joko da.
- Jendaurreko ordutegia 10:00etatik 12: 00etara izango da Deseskalada Planaren II. fasean.
- Hitzordua eskatzeko sistema bat ezarriko da. Herritarrek hitzordua eskatu ahal izango dute 948 46 00 04 telefonoan edo udala@etxarriaranatz.eus helbide elektronikoan.
- AURREZ AURREKOAK EZ DIREN LAN-MODALITATEAK: telelanaren lehentasunezko izaera mantenduko da, ri betiere hori bateragarria bada zerbitzu publikoa ematearekin.Nolanahi ere, aurrez aurrekoak ez diren lan-modalitateak lehenesten dira arrisku-taldeetako kideentzat (osasun-agintariek ezarritakoaren arabera). Langile hauek agintari eskudunek deseskalatzearen faseen bilakaeraren arabera finkatzen dituzten irizpideen arabera itzuliko dira lanera.
- NAHITAEZKO BETEBEHARRAGATIKO BAIMENA: Betebehar saihestezinagatiko baimena mantenduko da normaltasun berriko fasera arte, beren lana modu ez-presentzialean egin ezin duten eta beren kargura 14 urtetik beherako pertsonak edo bigarren mailarainoko odolkidetasuna, ezkontza-ahaidetasuna, mendekotasuna edo desgaitasuna duten pertsonak dituzten langile publikoentzat, betiere elkarrekin bizi badira eta hezkuntza-zentroak edo adinekoen zentroak ixteak eragiten badie, aipatutako Foru Ordenean ezarritakoa jarraituz.
- PREBENTZIO NEURRIA: Udaleko eraikin guztietan derrigorrezkoa izango da laneko arriskuen prebentziorako zerbitzuak egindako Kontingentzia Planean jasotako prebentzio-neurriak errespetatzea eta aplikatzea.
Horretarako, Udaleko langileei beharrezkoa den dokumentazioa jakinaraziko zaie, haien ezaguera eta ondorioetarako.