2023/07/04
MARIA SAEZ DE ALBENIZ BREGAÑA, ETXARRI ARANAZKO UDALEKO ALKATEAK
JAKINARAZTEN DU:
2023ko ABUZTUAREN 2an asteazkena, herriko festetarako egitarauaren barruan, “Aittun-amiñaan egune” ospatuko dela, eta herriko jubilatuendako BAZKARIA egingo dela.
Bazkaria DOHAINIK izango da erroldatuta dauden 65 urtetik gorako etxarriarrendako. Baldintza horiek betetzen ez badituzu, baina bazkarira joan nahi baduzu, txartela erosi dezakezu, udaletxean 26,50 eurotan.
BAZKARIKO TXARTELA JASO beharko da bazkarira joan ahal izateko, udaletxeko bulegoan.
Epea: UZTAILAren 19a, ASTEAZKENA eguerdiko 14:00etan.
(Bulegoaren ordutegia: 10:00-14:00).
Anima zaitez eta eman izena!