2021/02/10
Nafarroako Gobernuko Enplegu Zerbitzuak eta CEINek, CEDERNA GARALURRek proposatuta, atal berri bat jarri dute martxan Nafarroa Ekintzaile atarian, hain zuzen ere, kudeaketa pribaturako negozio publikoen poltsa.
Poltsa horretan, udal-titulartasuneko negozio eskaintza guztiak argitaratu ahal izango dira, baldin eta horiek kudeatzeko langile autonomoak behar badituzte. Hona negozio adibide batzuk: aterpetxeak, ostatuak, igerilekuak, natura-guneak...
https://www.navarraemprende.com/servicios/bolsa-de-negocios-y-actividades-publicas/
Mendialdeko zenbait tokitan gero eta zailtasun handiagoak antzeman ditugu negozio eta jarduera horiek euren gain hartu nahi dituzten ekintzaileak topatzeko, eta horrek bultzatu gaitu zerbitzu hau abian jartzera.
Mezu honen bidez, zerbitzuaren berri eman nahi dizuegu eta baita ere gure laguntza eskaini poltsa honetan zuen negozio eskaintzak sartzeko, Kontratazioen Atarian argitaratzen diren ala ez kontuan izan gabe.
Zuen interesekoa izan daitekeelakoan gaude.