2020/06/03
BEHIN BETIKO ZERRENDA ETA DATAK
Etxarri Aranazko udalak kontu hartzaile gisa aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrenda sortu behar du, beharren arabera, etorkisunean kontratazioak egiteko.
· Baldintza nagusiak: Adin nagusia / Euskara maila-C1/ lizentziatura eta deialdia aipatzen direnak.
Izena emateko epea 2020ko ekainaren 1a, 14:00etan bukatuko da:
Interesdunek eskabidea aurkeztu beharko dute Etxarri Aranazko Udaleko Erregistro Orokorrean, bertara agertuta edo bere egoitza elektronikoaren bitartez, edo Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Foru Legearen 1. artikuluan aipatzen diren tokietako edozeinetan
Eskabidea I. eranskineko ereduaren araberakoa izanen da
- NAN-aren fotokopia.
- Deialdian eskatzen den titulu akademikoaren fotokopia konpultsatua.
- Enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dagoela edo enplegua hobetzeko eskaera egin dela egiaztatzen duen dokumentuaren fotokopia.
- Euskararen ezagutza frogatzen duen tituluaren fotokopia konpultsatua; horretarako, honako hauetako bat aurkeztu ahalko da: Hizkuntza Eskola Ofizial batek luzatutako Gaitasun agiria edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulazioa.
Deialdiaren oinarriak kontsultatzeko: udal web orrian www.etxarriaranatz.eus udal bulegoan eta Altsasuko Nafarroako Enplegu Zerbitzuan.
|