2016/02/04
LANGABETUAK KONTRATATZEKO 2016KO DEIALDIA (LAN POSTUA
ZERBITZU ANITZAK- PEOIAK)
Udalak aurreikusita dauka bi langile kontratatzea, 6 hilabeterako gehienez eta lanaldi osoan. Hauek berehala hasiko dira lanean.
Langileak egingo dituzten lanak: garbiketak, zakarrontziak hustu zaborren, lekua aztertzea; desbrozeak, ibilaldiak garbitzea eta mantentzea, obra txikiak, etabar. Horretaz aparte langile batek udaletxeko beste langileei lagunduko du: adibidez kulturan.
Euskara jakitea nahitaezkoa da, lanerako hizkera euskara delako.
Izena emateko 2016ko otsailaren 15ko 12:00ak baino lehen Altsasuko Nafarroako Enplegu Zerbitzuan.
Udalak hautespen probak egingo ditu:
Proben emaitzak Etxarri Aranazko bulegoko iragarkian argitaratuko dira azterketaren egunean esandako datan.
Kontratua Nafarroako Gobernuak artero ematen duen dirulaguntzarekin lotuta egongo da: interes orokorreko eta sozialeko obra eta zerbitzuak egiteko, toki entitateei langabeak kontratatzeko diru-laguntzak ematearen oinarrien arabera izango da.
Gogoratzen da ezin direla kontratatu udal honek ioan zen urtean programa honekin kontratatutako pertsonak.