2020/02/05
Bizilagun hori,
2019/10/04ean ospatutako Osoko Bilkuran, Etxarri Aranazko Udalbatzak basoko pisten eta bideen erabilera arautzen duen Ordenantzaren aldaketa hasiera batez onartu zuen.
Aldaketa jendaurrean egon da 30 egun balioduneko epean eta ez da alegaziorik planteatu.
Ondorioz, behin betiko onarpena eman zaio, eta hurrengo egunetan Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta indarrean sartuko da.
Idazki honen bitartez, Ordenantzaren testua sinplifikatu egin dela jakinarazi, eta onartutako aldaketa nagusien inguruan informatu nahi zaitugu:
Baimena galdu edo lapurtzen badizute, edo ibilgailua aldatu eta baja ematean, 5 euroko tasa ordaindu beharko da.
Basoko pista eta bideetan baimenik gabe sartzea arau-hauste arina izango da.
Zalantzaren bat izanez gero, Udal bulegora jo dezakezu jendaurreko ordutegian (astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara) edo posta elektroniko bat bidali udala@etxarriaranatz.eus helbidera. Udal langileak herritarren zalantzak argitzen saiatuko dira.
Besterik gabe, jaso agur bero bat.
Etxarri Aranatzen, 2019ko abenduaren 19an