Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

2012/01/21

Parte-hartzea sustatzeko plangintzaren aurkezpena egin dugu!

Gaur, eguraldiak lagundu ez badu ere,  30 lagun inguru bildu gara udal estalopean auzolanean aritzeko. Elkarrekin bakoitzak bere ekarpena eginez udaletxeko larre bat garbitu, herriko iturria txukundu eta udal biltegi bat egokitu dugu aurrerantzean erabilera anitza emateko asmoekin. Honez gain auzolanera etorritako jendearen haurrek udaletxea eta auzolana zer den ezagutu dute baita udala apaintzeko auzolan ludiko bat burutu ere. Lagun guzti hauek lanean gogoz aritzeko beste kuadrilla batek gosaria eta salda prestatu dute. Azken talde bat antolakuntzaz eta komunikazio lanetaz arduratu da. Eskerrikasko denei!

Proposamenaren jatorria udal taldean kokatzen da, zeinak parte hartzea bultzatzeko beharra ikusi zuen. Bertatik parte hartze lan taldea osatu genuen, zinegotzi eta herritarrekin. Lan talde hau  parte hartzea martxan jartzeko proposamen bat burutzeko helburuarekin osatu zen.  Hilabetetako lana eta gero proposamena burutu eta herriko elkarte, alderdi, eragile… ezberdinekin partekatu genuen ekarpenak jaso eta proposamena osatzeko asmotan. Horrela eskuartean dugun adierazpena sortu da, zeinekin herriko eragileek bat egin duten. Mila esker, horiei guztiei!

Proposamenaren oinarria hurrengo loturan irakurri daitekeen adierazpenean da, parte hartzearen inguruan udalak dituen helburuak adierazten dituena eta udalbatzan Urtarrilaren 9an aho batez onartu dena.

“Etxarriaranhazten” da parte-hartzeko egitasmoari lotuta hemendik aurrera erabiliko den udalaren leloa. Hitz jokoa eta aulkia txertatzeko ideia udal komunikazio eta parte-hartze lan-taldeek sortu dute. Diseinu grafikoa, berriz, Ana Paratxek egin du eta bidenabar, aukera hau aprobetxatu nahi dugu berari eskerrak emateko.

Etxarriaranhazten hitz jokoarekin zera nabarmendu nahi dugu: etxarriarrok erronka polit ba dugula aurrez aurre, elkarlanarekin batera aurrera jo behar dugula, eta herri bezala hazten jarraitu behar dugula. Horretarako, elkarlana eta batera eraikitzea behar-beaharrezkoa da. Hazi gaitezen herri moduan!!

Aulkiak berriz, udalean herritar orok eserleku bat duela adierazi nahi du. Etxarriar guztiek herriaren alde lan egiteko aukera dutela esan nahi du. Udalbatzak konpromisoa hartu du udaLEtxeko ateak zabaltzeaz gain, herritarrei merezi duten lekua uzteko, hau da, dagokien lanerako espazioa aitortu eta emateko.

Prentsaurre honen ondotik eta parte-hartze plangintzaren proposamena herritarrei jakinarazteko herri batzar irekia eginen dugu, datorren, urtarrilaren 26an, osteguna, arratsaldeko 7:30ean Kultur Etxean. Batzar horretan, parte-hartzeaz gain, udalaren egoera ekonomikoari buruz ere hitz eginen da.

Parte-hartzearekin jarraituz bi hitzaldi antolatu ditugu gaiaren inguruan. Lehenak, “Batzarrak eta auzolana” du izenburua, eta urtarrilaren 31n, asteartea, 19:30ean izanen da Etxarriko kultur-etxean. Beste hitzaldia, otsailaren 11n, larunbata, izanen da 11:00etan. Bigarren honen izenburua “Parte-hartzea eta teknologia berriak” da.

Herritarrak guztiak gonbidatuak zaudete ekintza hauetan parte-hartzera, baita aurrerago antolatuko diren egitasmo denetan ere.

Parte-hartzea sustatzeko adierazpena "Dokumentuak" atalean duzu irakurgai, edo zuzenean hemen klikatuz irakur dezakezu, Klik!

 

Eskerrik asko guztioi

 

Zerrendara itzuli
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea