Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

2013/06/05

Osagaiak:

15 arraultza

Limoizko esentzia

Pastila bat txokolate

2kg irina

1kg azukrea

Postre papera

Nola egiten dira:

1.- 12 arraultzen gorringo eta 3 zuringo nahasten dira.

2.- Ongi nahastuak daudenean azukrea botatzen diogu. Azukre hau desegin arte ongi nahastu. Gero eta hobe egin hau orduan eta masa hobea lortuko dugu.

3.- Irina botako diogu. Geldi geldi, grumorik egin ez daitezen.

4.- Txokolate pastilla txikitu (rallatu) eta bota.

5.- guztia ongi nahastua dugunean. Postretako paperean edo aluminiozko paperean bota, guk nahi dugun tamainuko piperropilak eginez. Bata bestearengandik urrun , itsas ez daitezen.

6.- gelditzen zaizkigun 3 arraultzen gorringoak azukurearekin nahastu eta brotxa batekin piperropilen gainetik pasa.

7.- labean sartu.

Orain zure modura idatz dezakezu errezeta hau.

On egin! Eta zure lagunekin elkarbanatu!!!

Etxarriko Emakume Batzordea

Zerrendara itzuli
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea