2011/10/17
Altsasuko udalean prentsaurrekoa eman dute Sakanako alkateek, Aitor Karasatorre Sakanako Mankomunitateko lehendakariak, Asun Fernandez de Garaialde y Lazcano parlamentariak eta Josefina Arregiko langileek. Agerraldian Nafarroako Gobernuari klinikaren funtzionamendu ohikoa bermatzea exijitu diote. Gainera murrizketek gaxoengan nahiz langileengan izanen dituzten ondorio larriak gogorarazi dituzte. Aldi berean, herritarrei dei egin diete datozen egunetan antolatuko diren mobilizazioetan parte-hartzera. Langileak sinadura bilketa bat egiten hasi dira.
Albiste osoa www.guaixe.net eta www.hitzondo.net web-guneetan eskura duzu.