Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

2020/06/09

SAN KIRIKO ETA SAN ADRIANEN OSPAKIZUNA BERTAN BEHERA UTZI, OSASUN AGINTARIEK EGINDAKO GOMENDIOAK JARRAITUZ.
Alkatetza honek EBATZI DU:
 
1.- 2020ko ekainaren 13an eta 16an San Kiriko eta San Adrianen ospakizuna bertan behera uztea, osasun agintariek egindako gomendioak jarraituz.
Udalak egitaratu sinbolikoa egingo du, 18 urte baino gehiago dituzten bizilagunen artean ardo botila bat banatuz souvenir edo oroigarri gisa.  
 
Banaketa ekainaren 13 eta 16an gauzatuko da, goizeko 09:30etatik 11:30etara, plazan, Udalak herritarren artean banatuko duen txartel baten truke.
 
2.- Etxarri Aranazko bizilagunei gizarte-urruntze neurriak mantendu eta osasun agintariek emandako gomendioak betetzea guztion erantzunkizuna dela gogoraraztea.

Horregatik, etxarriar guztiontzat hain bereziak diren egun hauetan bizilagun guztiei arduraz jokatzeko deia egiten dizuegu: urruntze neurriak lasaitzen badira, birusaren zirkulazioa zabaldu daiteke

Zerrendara itzuli
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea