2020/08/25
Etxarri Aranazko Musika Eskolak txirula irakasle berria kontratatuko du 2020/2021 ikasturterako.
-Soldata: B mailakoa eta %14ko lanpostuko osagarria.
-Lanaldia: Arratsaldez, 9,15 ordu (matrikulazioaren arabera alda daiteke).
Bete beharreko baldintzak:
· Erdi mailako musika titulua izatea, txirulako espezialitatearekin (edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulazio hori eskuratzeko moduan egotea)
· .Euskarazko C1 edo baiokidea den maila. Titulaziorik ez duenak azterketa egiteko aukera izango du.
· Aurrekari penal secualen agiria.
Hautapen prozedura curriculum-en balorazioaren bitartez egingo da.
Interesdunek eskabidea Etxarri Aranazko Udaletxean aurkeztu beharko dute (Nagusia, 10. Etxarri Aranatz), jendaurreko ordutegian (astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara) edota posta elektronikoaren bidez (udala@etxarriaranatz.eus) edo Udalaren egoitza elektronikoan (https://etxarriaranatz.egoitzaelektronikoa.eus/info.0
Izena emateko epea 2020ko irailaren 7an, 14:00etan bukatuko da.
Deialdiaren oinarriak kontsultatzeko: udal web orrian www.etxarriaranatz.eus udal bulegoan eta Altsasuko Nafarroako Enplegu Zerbitzuan.