2020/02/12
* ZIRKULAZIO ZERGA 2020
Ordaintzeko borondatezko epea aurtengo MARTXOAREN 20AN bukatuko da. Aipatu epe hori pasata, ordainagiriak Agentzi Exekutibora bidaliko direla, kobratzea premiamendu-bidetik burutzeko, Tributuen Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezartzen diren errekarguekin.
Ordainketak helbideratuak dituztenei borondatezko epearen azkeneko egunean, bere kontuetan kargatuko zaie, eta gainerakoek Etxarri Aranazko banketxe batean ordaindu beharko dute.
Helbideraketa berriak edo aldaketak eskatzeko azkeneko eguna martxoaren 13a izango da.