Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

2020/04/17

ZIRKULAZIO ZERGA 2020 - EPEAREN LUZAERA

ZIRKULAZIO ZERGA 2020:
BORONDATEZKO ORDAINKETA EGITEKO EPEAREN LUZAERA

COVID-19aren hedapenaren ondorioz, Nafar Gobernuak zerga-zorren ordainketak malgutzeko neurri batzuk hartu ditu.

7/2020. Foru Legean zehazten den bezala, 2020ko martxoaren 14a baino lehen jakinarazi diren zorrak ordaintzeko epea 2020ko apirilaren 30a arte luzatzen da.

Ondorioz, zirkulazio zergaren zorra borondatezko epean ordaintzeko epea 2020ko apirilaren 30ean bukatzen da. Hortik aurrera legeak ezartzen dituen errekargoak aplikatuko dira.

Honekin batera, jakinarazten da herritarrek zorra 2020ko abenduaren 31a arte atzeratzea eskatu ahal izango dutela, idazki bat aurkeztuz Udaleko Alkatetzari. Kasu horretan, ez da berme-prestaziorik eskatuko, eta ez da berandutze-interesik sortuko, baldin eta eskatzailea zerga-betebeharretan egunean geratzen bada. Egoera hori geroratze osoan mantendu beharko da.


 

Zerrendara itzuli
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea