Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

2020/10/01

03 POLIGONOKO 525 PARTZELAREN (SAN KIRIKO 47) HIRI-JARDUKETAKO PLAN BEREZIAREN KONTSULTARAKO HERRITARREN PARTAIDETZA PROZEDURA
Hirigintza eta Lurralde Antolaketa arautzeko Foru Legearen testu bateratua onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017. Foru Dekretu Legegilearen 7. Puntuan zehaztutakoa jarraituz, PEAU bat hasiera batean onartu baino lehen, hiritarren partehartze prozesu bat gauzatu behar da. Kasu honetan, promotorea jada ondoko partzelen jabeekin elkartu bada ere, gainerako bizilagunei ekarpenak egin edota galdera aurkezteko aukera baliatu nahi diete.
 
 
PROMOTOREA: Jose Ramon Araña
 
 
PEAUaren OBJEKTUA: Etxarri Aranazko 3. Poligonoko 525. Partzelari dagokion Udal Plan Orokorreko zehaztapen xehatuak aldatzea, eraikigarritasuna handitzeko zuzkidura-jarduketa arautzeko. Gainera, eraikigarritasuna handitzeagatik dagokion lagapena kuantifikatzen da. Zehazki, partzelaren eraikigarritasuna 15,38 m2-etan handitzea proposatzen da da.  
 
 
DOKUMENTAZIOA: Antolamendu-proposamenaren dokumentua eskuragarri dago esteka honen bidez : PEAU SAN KIRIKO 47
 
EKARPENAK EGITEKO EPEA: 2020ko urriaren 7ra arte, ondoan zehazten den helbideetan: andoni@ig-er.com eta inaki@ig-er.com
Zerrendara itzuli
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea