Hirigintza eta Lurralde Antolaketa arautzeko Foru Legearen testu bateratua onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017. Foru Dekretu Legegilearen 7. Puntuan zehaztutakoa jarraituz, PEAU bat hasiera batean onartu baino lehen, hiritarren partehartze prozesu bat gauzatu behar da. Kasu honetan, promotorea jada ondoko partzelen jabeekin elkartu bada ere, gainerako bizilagunei ekarpenak egin edota galdera aurkezteko aukera baliatu nahi diete.
PROMOTOREA: Alberto Garmendia Lacunza
PEAUaren OBJEKTUA: Etxarri Aranazko SAN PEDRO 11 (Lizarragabengoa) 5. Poligonoko 238 partzela. Partzelari dagokion Udal Plan Orokorreko zehaztapen xehatuak aldatzea, partzelan egungo biltegi erabileradun eraikuntza, etxebizitza izatera pasatzea da, beharrezko eraikigarritasun igoera kontuan izanik zuzkidura-jarduketa arautzeko. Gainera, eraikigarritasuna handitzeagatik dagokion lagapena kuantifikatzen da. Zehazki, partzelaren eraikigarritasuna 36,2 m2-etan handitzea proposatzen da.
EKARPENAK EGITEKO EPEA: 2020ko abenduaren 24a arte, ondoan zehazten den helbideetan:
mpbakaikoa@gmail.com