2020/09/29
2020ko irailaren 28an, Alkatetzak EBATZI DU:
1.- Etxarri Aranazko 2020. Urteko udako Feriak ofizialki bertan behera uztea.
Erabaki hau Nafar Gobernuak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak, erantzunkizun osoz, jai-mota guztiak bertan behera uzteko egindako proposamena jarraituz hartu da.
Alkatetza hau herriko jaiek Etxarriar guztientzat duten garrantziaz jabetzen da. Hori dela eta, erabaki hau atsekabe handiz hartu dugu, baina gauden egoeran bizitzak erdigunean jartzea ezinbestekoa dela uste dugu.
Era berean, herritarrei arduraz jokatzeko eta osasun-gomendioak betetzen jarraitzeko deia egiten diet, orain arte egin duten bezala.
2.- 2020eko urriaren 2 eta 3an taberna eta ostalaritza establezimenduei emandako ixteko baimena berezia bertan behera uztea, 201/2020. Foru Dekretuaren 8.3. artikuluan zehaztutakoa aplikatuz.
Egun horietan ireki eta ixteko ordutegi orokorra aplikatuko da: orokorrean, Ebazpen hau sinatzeko momentuan indarrean dauden arauak kontuan hartuta, taberna, kafetegi eta jatetxeak 01:00etan itxiko dira.