2020/03/13
1.- Etxarri Aranazko Udalaren instalazio itxietan ospatzekoak ziren kirola, kultura, gizarte- eta aisialdi-ekitaldi oro etetea. Baita merkatu txikia ere.
2.- Udal eraikin guztiak ixtean: Udal liburutegia, Musika Eskola, Frontoia, maisu maistren etxea, Kultur etxea eta Udaletxea (bulegoa).
3.- Udalerriaren funtzionamendurako ezinbestekoak diren zerbitzuak mantentzea: limpieza, servicios múltiples y administración general.
Etxarri Aranazko biztanleria Udalarekin bitarteko elektronikoak erabiliz komunikatu ahal izango da; egoitza elektronikoaren bidez (https://etxarriaranatz.egoitzaelektronikoa.eus/info.0), telefonoz (948 46 00 04) edo posta elektronikoaren bitartez (udala@etxarriaranatz.eus).
4.- Kontziliazioa ahalbidetzeko, Udalaren eta Musika Eskolaren zerbitzura dauden langileek, ikastetxeak ixteak eragiten dien adingabeak edota mendekotasuna duten adinekoak ardurapean badituzte, honako eskubide hauek izango dituzte:
- Lanaldia malgutzea, zerbitzuaren arduradunak baimena eman ondoren.
- Ezinbestekoa den kasuetan, langileek etxean gelditzea baimenduko da, eta nahitaezko betebeharra izango da 11/2009 Foru Dekretuaren 28. artikuluan zehaztutakoaren arabera.
- Behar bezala justifikatutako kasuetan, bulegoetako langileen kasuan, aurrez aurrekoak ez diren lan-modalitateak baimenduko dira (telelana), zerbitzuaren arduradunak baimena eman ondoren.
5.- Etxarri Aranazko biztanlegoari eta bereziki elkarte eta herriko taldeei egoerak exijitzen duen diligentziaz eta arduraz jokatzeko deia egitea.
6.- Adierazitako neurriek 15 eguneko luzapena izango dute, birusaren hedapenak behera egiten ez duen bitartean.
7.- Ebazpen honen berri Udal langileei eta orokorrean Etxarri Aranazko biztanleriari ematea.
Bando bat egingo da adierazitako neurrien berri emateko.
|