Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

2017/11/25

Lekukotasunak emateko deialdia

Etxarriko Udala “Etxarri Aranazko sufrimenduaren mapa” egiten ari da, 1936tik gaur egunera arte arrazoi politikoengatik egon diren giza-eskubideen urraketak jasotzeko; hain zuzen ere, bizitzarako eta integritate fisikorako eskubideen urraketak (heriotzak, atxiloketak, erbesteratzeak, torturak…). Lana Euskal Memoria Fundazioako talde tekniko bat egiten ari da, bere funts dokumentala, hemeroteka eta bibliografia aztertuz.

Baina lan horretan lekukotasun zuzenak ere jaso nahi dira. Hortaz, herritarren batek urraketaren bat pairatu badu, edo lekuko izan bada, edo beste norbaiten informazioa badu, aukera dauka bere testigantza emateko. Horretarako, jarri harremanetan udal-taldeko kideren batekin, edo bestela deitu Fundazioko 688693778 telefonora.

Zerrendara itzuli
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea