Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

2013/06/18

ETXARRIKO LIBURUTEGI BATZORDEAK EUSKARAZKO IRAKURLE-TALDEAN PARTE HARTZEKO DEIALDIA EGITEN DIZU Taldean parte hartu nahi baduzu eman ezazu izena Etxarriko Liburutegian, ekaina amaitu aurretik!! Taldea irailean hasiko da biltzen. Aingeru Mikeo izanen da taldeko gidaria Norendako dago bideratua irakurle-taldea? Irakurtzea gustuko izan eta irakurritakoaren gainean beste pertsona batzuekin solasaldi goxo bat eduki nahi duen edozein heldurendako, eta euskaraz irakurtzeko ohitura eta trebetasuna indartu nahi dituztenendako. Ez da irakurle amorratu edo trebatua izan behar talde honetako kide izateko. Zein izanen da taldearen dinamika? Bi hilabetetik behin euskarazko liburu bat aukeratuko da, eta taldeko kideek etxean irakurri beharko dute (liburua Liburutegiak utzitakoa izanen da). Gero, adostutako egunean elkartuko da taldea, liburua komentatzeko: gaiak, pertsonaiak, estiloa, egilea, iritziak, eta abar. Gidariak ikasturteko irakurketa-plana eginen du, eta berak dinamizatuko ditu bilerak, eta taldekideen partaidetza sustatzen ahaleginduko da.
Zerrendara itzuli
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea