Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

2017/01/13

JAKIN, ELURRA EGINGO DUELA ASTE BUKAERA HONETAN!

Elurtea iragarri dutenez, bando hau egiteko beharra ikusi dugu.

Bide garrantzitsuenetan elurra ez pilatzea eta horiek trafikorako irekita egotea izango da udal zerbitzuen helburu nagusia, lehentasun batzuk ezarrita.

Bizilagunek udalaren ahaleginarekin bat egin behar dute, banan-banaka lagunduz eta elkartasunak gidatuta jokatuz.

Aurreko guztia dela eta, honako gomendio hauek egiten dizkizuet:

  • Ahal den neurrian, ez da norberaren ibilgailua erabili behar; gidatzerakoan, segurtasun distantzia handitu beharko da. Gogoan izan elurrarekin gutxiago ikusten dela, eta, gelditu behar izanez gero, ez dela komeni bat-batean egitea.
  • Bide publikoetan aparkatutako ibilgailuak garajeetan gordeko dira, ahal dela.
  • Oinezkoek beti espaloitik ibili beharko dute eta arreta handiz gurutzatuko dituzte kaleak
  • Auzo erkidegoek eta areto zein denden jabeek beren etxeen eta establezimenduen aurreko espaloi zatia garbitu beharko lukete.
  • Jabeen erkidegoek arduratu behar dute ibilgailu pribatuen zaindegietako sarbideak garbitzeaz.
  • Ibilgailuentzako pasabideak dituzten enpresa edo bestelako instalazioen titularrek horiek garbitzeaz arduratu beharko dute, bai eta beren jabegoen barruan dauden aparkalekuak edo maniobra eremuak garbitzeaz ere.

-.Gatza nahi duenak zerbitzu anitzetako udal langileei eskatu, Kale nagusia 34ko udal daukagu eta biltegian (hiltegi zaharra ).

Zerrendara itzuli
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea