Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

2019/04/02

Joan den martxoaren 26ko udalbatzarrean,  Klima eta Energiari buruzko Alkateen Ituna sinatzea onartu zen. Itun honen barruan milaka toki administrazio biltzen dira. Helburu nagusia da, 2030 urterako negutegi efektua sortzen duten gasak %40an jaistea eta klima aldaketari aurre egitea.

Klima eta Energiari buruzko Alkateen Ituna sinatzea onartu zuen Etxarriko Udalak, azken Udalbatzarrean. Itun honen barruan milaka toki administrazio biltzen dira. Guztiak, ingurumen zaintza, klima aldaketa eta energiaren inguruko kezkka elkarbanatzen dute.

Itun hau sinatzeak hainbat xedera lotzen du Etxarriko Udala lurraldea deskarbonizatzeko urratsak ematea, klima aldaketara egokitzeko gaitasunak indartu eta herritarrek energia modu seguru eta jasangarrian jasotzea.

Beraz, Etxarriko Udalak honako konpromisoak hartu ditu:

  • CO2  isuriak murriztu (eta, seguraski, berotegi efektuko gasen bestelako isuriak ere) bere lurraldean, bederen %40an 2030 urtea arte, bereziki eraginkortasun energetikoaren eta energía berriztagarrien erabilpen handiagoaren bitartez.
  • Handitu bere erresilentzia klima aldaketaren eraginara egokituz
Zerrendara itzuli
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea