2021/08/26
Abuztuaren 25ean Martzelo Lasa Zeberio fusilatu zuteneko urteurrena izan zen. Bere familiak oroigarri bat jarri nahi izan du. Urteurrenarekin bat eginez ekitaldi xume bat ospatu zuten eta Etxarriko Udalak gonbidatua izateko ohorea izan zuen.
82 urteren ostean, zirkulu berri bat itxi da, baina oraindik asko daude zabalik, irailaren 2an ere Otsoportillon izango gara urtero bezala, eta jarraitu egingo dugu biktima guztientzat justizia eta erreparazioa egon arte.