2019/06/21
2019/2020. Kurtsorako bibolina irakaslea kontratatzeko espedienteari hasiera eman.
Soldata: B mailakoa + %14ko lanpostu osagarria.
Lanaldia: Arratsaldez, matrikulazioaren arabera.
Bete beharreko baldintzak :
- Goi mailako bibolinako titulua izatea, edo erdi mailako titulua eta univertsitateko diplomatura edo gradua.
- Euskarazko C1 edo baliokidea den maila. Euskarazko maila frogatzen ez duten pertsonek azterketa egiteko aukera izango dute (data eta tokia jakinaraziko zaie)
- Aurrekari penal sexualen agiria.
Hautapen prozesua currikulum-aren balorazioaren bitartez egingo da. horretarako, ondoan zehazten den baremoa erabiliko da (gehienez 10 puntu).
*- Lan esperientzia (6 puntu): musika eskola edota kontserbatorietan emandako klaseengatik puntu bat (urte osoa).
Urte bat baino gutxiagoko epea justifikatzen badute, hilabete bakoitzarengatik 0,1 puntu gehituko dira.
*- Formakuntza (3 puntu):
* Espezialitatearekin erlazioa duten goi mailako titulazioa: 1puntu.
* Irakasleen Prestakuntzarako masterra (CAP): 1 puntu.
* Espezialitateari lotutako kurtsoetan parte hartzeagatik (gehienez 1 puntu): 1-10 ordu arteko kurtso bakoitzagatik 0,10 puntu, eta 10 ordu baino gehiagoko kurtsoengatik 0,25 puntu.
*- Bestelako meritoak (1 puntu): Kontzertuak, errezitalak, konpositore lanak etab.