2020/08/31
2017ko martxoan Sakanako Udalek hitzarmen bat sinatu genuen, 1936ko altxamenduko biktimei Otsoportillon omenaldia antolatzeko, biktimen senideekin eta Sakanako talde memorialistekin batera.
Aurten ere, eta segurtasun neurri guztiak errespetatuz, han izango gara.
Etxarriko Udalak etxarriar guztiak gonbidatu nahi ditu omenaldi honetan parte hartzera.