Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

2020/05/28

TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK BUELTATZEA
Alarma egoerak udal-zerbitzu publikoetan izan duen eragina kontuan hartuta.
 
 Alkatetza honek EBATZI DU:
 
1.- 2019/2020. ikasturteko kultura eta kirol ikastaroak eta jarduerak egiteagatik herritarren ordaindutako prezio publikoaren zenbateko proportzionala ofizioz itzultzea, coronavirusak sortutako osasun–krisia dela eta.
 
Zehazki, Udalak martxoaren 13tik galdutako klaseen parte proportzionala bueltatzeari ekingo dio, udal eraikin guztiak itxi ziren data dela kontuan hartuta.
 
 
2.- Musika Eskolako irakasleei emandako klaseen inguruko aldizkako txostenak eskatzea, musika eskolako zerbitzua emateagatik kobratzen diren prezio publikoen itzuleraren inguruko erabaki bat hartu ahal izateko.
 

3.- Erabakia iragarki oholean eta Udaleko web orrian argitaratu, herritarrek ezagutu dezaten.

Zerrendara itzuli
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea