Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

2014/11/18

Nafarroako TDT seinalearen operadoreek dibidendu digitalaleko prozesuak eskatutako telebista pribatuko (Estatukoa eta autonomikoa) kanaleen kokapen-aldaketak egingo ditu datorren asteazkenean, azaroak 12, Aralarko San Migelgo (Arakil, Barranca, Basaburua eta Leitzarango ibarreko 49 udalerriri ematen die zerbitzua) eta Yerga Mendiko (Nafarroako hegoaldeko 32 udalerri) igorle zentroetan.

Guztira, udalerri horietan egindako TDT kanaleen aldaketak 92.787 nafarri eragingo die (70.202 Yerga Mendiagatik eta 22.585 Aralarko San Migelgatik).

Beraz, 81 udalerri horietan Navarra Televisiónen seinalea hartzen jarraitzeko beharrezkoa izango da telebista birsintonizatzea asteazken bertan, azaroak 12.

Gainera, kokapen berrian TDT kanalak ikusteko beren antenak egokitzea beharrezkoa den komunitateetako eraikinetan (Yerga Mendiaren estaldura-eremuan erroldatutako 2.985 etxebizitza komunitario dago eta San Migelgoan, 1.408) eta antenistek oraindik jardun ez duten eraikinetan, ezingo da Navarra Televisión sintonizatu profesional batek antena egokitzen duen arte; beraz, ezinbestekoa da higiezin horietako bizilagunek beren komunitateko administratzaileei eskatzea antenista batekin ahalegin eta bizkorren harremanetan jar dadila. Garrantzitsua da jakitea Industria Ministerioak antenista profesionalek egindako lan horiek diruz laguntzen dituela.

Gogoratu behar da, dibidendu digitala Espainiako Gobernuak sustatutako prozesu bat dela TDTko kanalak gaur arte hartzen duten tarte txikiago batean birrantola daitezen; horren helburua espazio erradioelektrikoa askatzea da telefonia mugikorreko 4G teknologia berriak erabili ahal dezan.

Zerrendara itzuli
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea