2022/01/13
UHOLDEEK KALTETUTAKO HERRITARREK ZERGA-SALBUESPENA ESKATZEKO EPEA IREKIA
Nafar Gobernuak gaur, 2022ko urtarrilaren 13an, argitaratutako 81/2021 Foru Aginduaren bidez, Etxarri-Aranatz uholdeek eta euriteek kaltetutako herri izendatu du. Hala, pasa den abenduko uholdeek kaltetutako herritarrek zerga-salbuespena eskatu ahalko dute honako zergetan:
-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga. Salbuespena eskatu ahalko dute Etxarri-Aranatzen jarduerak aurrera eramaten dituzten eta kaltetuak izan diren pertsona fisiko zein juridikoek.
-Lurraren kontribuzioaren zerga. Salbuespena eskatu ahalko dute Etxarri-Aranatzen kokatutako ondasun higiezin kaltetu baten jabe diren pertsona fisiko zein juridikoek.
-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga. Etxarri-Aranatzen kokatutako jardueretarako eskatu ahalko da salbuespena, hondamendiak instalazioari eragin dion ehunekoan.
Eskaerak Udalean aurkezteko epea 2 hilekoa da, gaurtik hasita. Aurkeztu beharreko dokumentazioa eta zehaztapen guztiak 81/2021 Foru Aginduan topatu ahalko dira, zeina guztiz aplikagarria den:
https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/8/0