Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

 

Danbolintxuko Haur Ludoteka, Danbolintxulo Guraso Elkarteak kudeatzen du Etxarri Aranazko Udalaren laguntzarekin.

GURASO ELKARTEA

Etxarri Aranazko DANBOLINTXULO GURASO ELKARTEA 2005ean sortu zen herrian 0-3 urteko zikloaren gabezia zegoelako.
Hauexek dira elkartearen helburuak:

  • Hiru urte baino gutxiago duten haurrentzako jarduera ludikoak antolatzea.
  • Haurren euskal kultura eta hizkuntzarekin lehenengo harremana bultzatzea.
  • Herrian bizi diren kultur desberdineko haurren arteko topalekua sortzea.

Funtzionamendua

  • Elkarteak funtzionatzen hasi zenetik ikasturtez ikasturte 0-2 urte bitarteko umeak elkartu dira.
  • Kurtsoa irailetik uztailera egiten da eta umeak goizetan sei orduz egoten dira (8:45-13:45). Tarte honetan bi hezitzailerekin hainbat jarduera ludiko-hezitzaileak burutzen dituzte.
  • Gurasook modu asanblearioan zerbitzua kudeatzen dugu eta familia guztien artean hiru pertsonetako batzorde bat aukeratzen da zerbitzuaren kudeaketarako.
  • Familia guztiek hileko kuotak ordaintzen ditugu eta egoitzaren mantenuan eta hainbat jardueretan laguntzen dugu.
  • Egoitza Etxarri Aranazko udalak utzitako lokala da. Bera arduratzen da lokalaren mantenu nagusiaz eta horniduraz. Honez gain dirulaguntza bat ematen du jarduera ahalbidetzeko.
  • Familiek hartzen dute bere gain kostu ekonomiko nagusia: soldatak, asegurua, materiala… eta auzolanen bidez egoitzaren ez ohiko hobekuntzak eta garbiketak. Hau guztia udalarekin sinatutako akordio batean biltzen da.

Haurrak etxean bezala, goxo-goxo zaintzeaz gain, heziketak leku berezia du gurean

Egun bat Danbolintxulon

Hona hemen Danbolintxulo Haur-Ludotekako eguneroko martxa erakusten duen argazki-sorta bat:

  • 8:00-9:00 Sarrera egiten dugu. Tarte honetan haurrak eskolara datoz. Denak elkartu arte jolas librean aritzen dira.
  • 9:30-9:45 Korroa egiten dugu. Haurren fitxak ikusten ditugu eta abesten dugu.
  • 9:45-10:30 Ekintzekin hasten gara, egunaren arabera:
    • Astelehena: ekintza gidatua
    • Asteartea: jolas librea
    • Asteazkena: tailerra
    • Osteguna: psikomotrizitatea
    • Ostirala: ikus-entzunekoa
  • 10:30-11:00 Hamaiketakoa
  • 11:00-11:30 Jolas librea
  • 11:15-12:30 Behar dutenek, lo kuluxka egiren dute. Besteek, jolas lasaiak egiten dituzte: ipuinak ikusi, puzleakegin,…
  • 12:30-12:45 Fardelak aldatzen ditugu.
  • 12:45-13:00 Berokiak jartzen ditugu.

Ekintza gidatua

Guk gidatutako lantxo bat proposatzen diegu, hau bakoitzern ahalmenak sustatzeko (motrizitate fina, irudimena…). Gehinbat eraikuntzak eta puzzleak erabiltzen ditugu.

Psikomotrizitatea

Haurraren adierazpen motorra oso garrantzitsua dela uste dugu eta adierazpen horiek ulertzen saiatzen gara, gorputza komunikatzeko baliabide gisa delako; haurra nola mugitzen den, begiratzeko era, espazioak eta pertsonak inbaditzeko era….

Tailerrak

Astean behin jarduera hau egiten dugu. Proposamen berritzaileetatik abiatuta eta materiale sorta aberats bat eskeiniz, esperimentazioa, irudimena, sormena… sustatzen ditugu (murala margotzen, jogurt tailerra, paper tailerra…).

Jolas librea

Haurrak entsegu-errorea lantzen du eta sinbolikoki barneko eta kanpoko mundua adierazten du. Libre jolasten uzten ditugu, esperimentatu dezaten.

Ikus-entzunezkoak

Korroan elkartzen gara bideoren bat ikusteko, ipuinak ahoz kontatzeko…
Pixkanaka hiztegia barneratzen doaz, ulermena landuz.

Joku heuristikoa

Joku heuristikoaren bidez haurrek objektuak manipulatzen dituzte. Haurrek materiala aztertzen dute eta objetu batzuk besteekin konbinatzen dituzte. Zenbat eta aukera zabalagoa izan, orduan eta konbinazio handiagoak eskeini ahal izango dira.
Modu honetan kontzeptuen formakuntzarako oinarriak ezartzen dira eta pertsona eta gauzekiko jokaeren ikaskuntza ematen da.

Altxorraren otarra

Altxorraren Otarraren jolasaren bitartez, objektuak sentsorialki behatzen dituzte eta haurrak ingurunean aurki ditzazketen gauzekin interesatzen hasten dira.

Bereziak

Ohiko jarduerez gain, sasoiari lotutako jarduera bereziak ere egiten ditugu (urtaroak, Gabonak eta olentzero…).

INFORMAZIO PRAKTIKOA

ORDUTEGIA: 8:00etatik 14:30era. Sei ordu eta erdi, familien beharren arabera finkatzen dena.
HILABETEKO KUOTA: Zerbitzua erabiltzen duten haur kopuruaren arabera finkatzen da.
EGUTEGIA: batzar batean erabakitzen ohi da, hezitzaieekin adostuta.

HARREMANETARAKO

DANBOLINTXULO GURASO ELKARTEA
Kale Nagusia, 73
31820 Etxarri-Aranatz
(Nafarroa)
Tel.: 676917975
danbolintxulo1@hotmail.com

Danbolintxulo haur ludoteka
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea