Jarraian dugun partitura euskal folklorearen kate-mailaren beste adierazle bat gehiago da; Sakanan zehazki oso ohikoa zen herri askotan, batez ere,feriak, festak eta mankomunitateko bilerak partekatzen zituztelako.
Elkarte hauen zentzuak behera egin zuenean aurreko mende bukaeran, dantza honekere elkartzeko zuen izaera galtzen joan zen.
Arbizun, Lizarragan, Bakaikun eta Iturmendin partituraren zatiak gelditzen dira, baina hutsune eta akats nabarmenekin.
Etxarri Aranatzen musikalki XIX. mende bukaeratik pieza osoa kontserbatzen da, bere interpretazioa familia artean transmititzen zelako eta,gainera,musikalki oso maila altuko herri bat izan delako.
Dultzaina eta danborrarekin jotzen zen: giroa sortzeko funtsezko elementua zen; Gaur egun txistuekin jotzen da eta partituraren zati batzuk kendu dira.
Konposizioa edertasun berezikoa da, maitasun eta sentimenduz jo behar dena, dantzariari eta herritar ikusleei behar den emozioa komunikatzeko.
Burundan, dantzakia lehena ateratzen zuena alkatea zen, Arañazko Komunitatean, berriz, lehena azken ezkondua zen; alkatearengana joaten zen eta keinu baten bidezdantzatzeko baimena eskatzen zion; baimena ematean, dantzaria musikarien parera iristen zenean tokea hasten zen, bitartean deia moduan danbor-errepika egoten zen. Lehenengo lau zatiak zirkuluan markatzen ziren mutil guztien dantzarekin. Errepika garaian neskakateratzen ziren dantzan parte hartzeko.
Alkateari baimena eskatzen zitzaion aldiro, hau lortu eta gero konposizio guztia errepikatzen zen; kontuan harturik erromerietara herri komunero desberdinetakoak joaten zirela, erraz ikus daiteke lehiakortasunñabardura dantzakien filigranetan; bakoitza festa hauetarako trebatzen zen eta bertan, trebezi, zaletasun eta birtuosismoko lehiakortasun dotore bat sortzen zen.
Partitura honi, kalejira bat gehitu behar zaio, berarekin festara iristen zen eta modu batera musika giro beraren barnean dago.
https://dantzan.eus/bideoak/etxarri-aranatz-dantzakia
Etxarri Aranatz: San Adrian 2014 Dantzakia
Dantzakia deitzen zaio Etxarri Aranatzen egiten duten soka-dantzari. Hau, San Kiriko, San Adrian eta abuztuaren 15ean, Ama Birjinaren egunean dantzatzen da. Honako irudi hauek, 2014ko San Adrian egunekoak, ekainaren 16koak dira. Goizean goizetik hurbiltzen dira etxarriarrak San Adrian ermitara han egun osoa igarotzeko asmoz. Familian bazkaldu ondoren, txistulariak mahairik mahai igarotzen dira kalejira, fandango eta arin-arin doinuekin giroa alaituz. Ondoren, kintoen txanda da, 18 urte bete dutenek ateratzen baitute soka-dantza edo Dantzakia, eta nahi beste gaztek parte hartzen dute bertan. Amaitzean herrira egiten dute buelta guztiek txistularien laguntzarekin, baina bidean zenbait geldialdi egiten dituzte udalak eskaintzen duen ardoa dastatzeko. Behin Etxarrira iritsi baino apur bat lehenago eta jada ilargia irtenda dagoela, txistulariak berriz ere Dantzakia jotzen dute. Orduan iristen da zoramena, bertan nahi duen orok parte hartzen baitu. Horrela egiten dute bidea herriko plazaraino, Dantzakia dantzatzen. Jai giroa da nagusi eta horrela kontatu digute, Garbiñe Karasatorre, kintoak prestatzen aritzen dena, eta garai batean dantzakia dantzatzera irten ohi ziren Pedro Lizarraga eta Pello Artiedak. Irudiak: Eire Vila. Etxarri Aranatz: San Adrian, Dantzakia 2014-06-16