Estilo gotiko oso berantiarreko eraikina da, XVII. mendeko lehen herenekoa.
Hiru ataleko nabe bakarreko oinplanoa dauka eta burualdea zuzena eta estuagoa. Hirugarren atalean bi kapera, gurutzaduraren beso modura irekitzen dira. Arku konopialak dituzten izar-gangako hiru atalek estaltzen dute nabea, modu berean estaltzen da burualdea obalo zentral batekin. Kaperak gurutze-gangekin estaltzen dira.
Korua nabearen behealdean kokatzen da eta bi altuera ditu. Sakristiaren espazioa gurutze-gangako bi atalekin estaltzen da eta burualdeariatxikia dago epistolaren aldetik.
Jasokundearen elizaren solairua
Jasokundearen horma-hobia gainean
Elizak kanpoko aldetik ikaragarrizko itxura du; izan ere, bi alturako arkupe neoklasiko handi bat du, beheko aldean zirkulu erdiko hiru arku eta zirkuluerdi formako hiru leiho, goiko aldean. Barruko aldea egurrezko estalkia dauka. Zirkulu erdiko ate molduratu bat eta haren gainean horma-hobi bat Jasokundearen harrizko eskultura batekin, XVII. Mendekoa.
Arkupe neoklasiko hau elizaren garaikoa zenaren beste baten ordez dago eta elizaren bi aldetatik jarraitzen du 1952. urtean eraikitako bi alboetatik.
Presbiterio buruan erretaula barroko nagusi bat 1680. urte ingurukoa, 1807. urtean apaindua tabernakulua eta Jasokundearen multzoa gehitu ziotenean. Ez ditu erliebeak, eta ikonografia soilik estilo eta garai desberdineko irudi batzuk dira, hala nola, errenazentista, romanista berantiarra, barrokoa, klasikoa eta XV. mendeko estilo gotiko espainiar eta flamenkoa, goiko atikoko Kalbarioa bezala. Polikromia XVIII. mendeko bigarren erdikoa da. Erretaularen ondoan, XIX. mendiko sei zeremonia-aulki neoklasikoak daude.
Ebanjelioaren ondoan Errosarioko Ama Birjinari eskainitako, oso estilo barroko berantiarreko erretaula dago, 1807. urte ingurukoa. Irudi nagusia XVII. mendeko lehen erdikoa da, kalitate artistiko onekoa. Epistolaren aldean, aurrekoaren simetrikoa, beste erretaula bat San Pedrori eskainitakoa.
Koroaren azpian Hirutasunaren multzo monumentalakokatzen zen egur polikromatuan. Betiereko Aita eserita, ikaragarrizko buruarekin, bere altzoan bere Semearen gorpua duela. Estilo gotikokoa da, XV. mende bukaerakoa edo XVI. mendeko hasierakoa.
Sakristia barruan urregintzako pieza batzuk kontserbatzen dira, nahiz eta bilduma gehiena frantsesek lapurtu zutela dokumentatua dagoen: zilarrezko bi kaliz, bat 1871. urtekoa eta bestea XIX. mendekoa; bataiatzeko zilarrezko oskol bat1830. urtekoa; bi kopoi, bat oso ederra urre-koloreko zilarrezkoa XVII. mendeko bigarren erdikoa eta bestea zilarrezkoa, XVIII. mendeko bigarren erdikoa; zilarrezko krisma-ontzi batzuk XVIII. mendeko azken laurdenekoak; urre-koloreko zilarrezko gurutze bat, neoklasikoa, 1800. urte ingurukoa; ostiendako ontzi baturre-koloreko zilarrezkoaXVII. mendeko lehenengo erdikoa; zilarrezko intsentsu-ontzi bat XIX. mendekoa, 1780. urteko zilarrezko nabetarekin bat etortzen dena; zilarrezko ur-ardo ontziak 1871. Urtekoak; eta urre-koloreko ekisaindu barroko bat, XVII. mendeko bigarren erdikoa.
Parrokiako lokaletan tailu batzuk daude, batzuk udalerriko baselizetatik ekarritakoak.
Herritik nahiko urruti dago kokatua, inguru eder batean.
Erdi Aroko jatorria izan dezakeen eraikuntza, 1984. urtean erabat berritua sute bat gertatu eta gero.
Angeluzuzeneko oinplanoa du hiru ataleko burualdearekin. Hormak luzituta dauzka, bi isurkiko teilatua, egurrezkoa, eta hiru guraizezertxa. Burualdea poligonala da, hiru aldekoa.
Epistola aldetik, sarrera dagoen tokitik,arkupe bat atxikitzen da egurrezko zutabeeneta harrizko oinarriengainean. Hormak luzituta daude, harlandu kateekin hutsarte eta iskinetan. Bi leiho zuzenekin zulatuta, bat burualdean eta bestea behealdeko horman, ateak ateburua du. Estalki moduan egurrezko habeak eta bi isurkiko teilatua dauka.
Aldarean, San Adriango irudi berri bat dago, antzinako gotiko estilokoa zenaren ordez.
San Adrian Baseliza
Urbasako mendiaren behean dago kokatuta, erabat suntsituta dagoenSan Gregorio baselizatik nahiko gertu.
XVII. mende bukaerako erromaniko berantiarreko eraikuntza, zirkuluerdi formako absidearekin, eta estalduraren zati batzuk barroko garaian berrituak dira.
Konzezio baseliza
Bi ataleko nabe bakarra dauka eta zirkuluerdi formako burualdea. Hormak luzituta daude. Estaldura lehengo zatian ertz-ganga dauka, bigarrenean kanoi-ganga eta absidea labe-ganga.
Koroa egurrezkoa da nabearen beheko aldean eta seguraski erreforma garaikoa XVIII. mendean.
Herritik ateratzen, Ergoienera doan errepidean kokatzen da.
Baseliza Erdi Aroko harresiz kanpoko Andre Maria elizarekin lotzen da. 1605. urtean bazegoela adierazten duten dokumentuak daude.
Gangak XVIII. mendean aldatu ziren eta gaur egunbi isurkiko egurrezko estaldura dauka lau guraize zertxarekin. Hormak seguraski antzinako Erdi Aroko elizarenak dira.
Nabe bakarreko oinplanoa du, jatorrizko hiru atal gehi beste bat 1843. urteko handitze batekoa, eta hiru horma-ataleko burualdea. Hormak luzituta daude. Burualdeak ganga barroko bat mantentzen du;nabearen estaldura,berriz, egurrezkoa da. Koroa beheko aldean kokatzen da eta egurrezkoa da. Sakristia Ebanjelioaren aldetikatxikitzen zaioburualdeari.
Kanpoan, harlanduko ate bat dauka, zirkuluerdi formakoa,dobela erradialekin.
Baseliza honek erretaula rococo bat zeukanarrokaiarekin dekoratua.
Herritik Bakaiku aldera dago, erabat hondatuta, nahiz eta perimetroko hormak mantentzen diren; horiek angeluzuzeneko oinplanoa osatzen dute eta burualde zuzena. Bi horma-atal desberdinak ditu geroago gehitutako tabike batengatik.
Barruko aldean hormakluzituta, bi isurkiko egurrezko estaldura, erdi eraitsita daudenguraize zertxekin.
Kanpoko aldean harlanduxkakoeta harlanduko hormak eta sarrerako atea ateburuarekin.
Buruhorman horma-irudiko margoen hondakinakgelditzen dira dekorazio geometriko moderno itsurakoa.
Lebrelblancotik ateratako informazioa.