Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

Etxarrin, erraldoien ohitua aspalditik dator, erraldoi zaharrak 1971. urtean erosi ziren eta 2000. urtean dantzatu ziren azken aldiz.

1981. urtean, ordea, Etxarriko Erraldoien Konpartsa egonkor bat eratu zen, 20 urtezeta sona handiz gure erraldoiak hainbat eta hainbat herritara eraman zituena. Konpartsahorretako sustatzaile nagusiak Morentindar anaiak izan ziren, zalantzarik gabe.

2017ko Euskal Festan Etxarriko 4 erraldoi berriak aurkeztu ziren: bi Etxarriko historian oinarritutako gizekiye eta andrie, eta beste bi Etxarriko mitologian oinarritutakoak. Lehendik zeuden bi erraldoi zaharrak berritu egin ziren, eta beste bi berri sortu ziren. Pertsonaiak Erraldoien Batzordean aukeratu eta karakterizatu ziren, Jose Luis Erdoziaren aholkularitzapean. Izan ere, asmoa zen Etxarriko bertako pertsonaiak, izena eta memoria balorean jartzea. Eskulana herriko artisau-talde batek egin zuen: Paola Ferrari, Txaro Garziandia eta Florencia Niloren ardurapean.

Erraldoiak 2107ko festetako txupinazoan mustu ziren, herriko neska-mutilek osatutako konpartsa sortu ondoren. Arrakasta handia izan zuten, batez ere txikien artean.

 

 

ERRALDOI BERRIAK, ETXARRIKO TRADIZIOAREN LEKUKO

BELTZAZURIA

XIII. mendeko Etxarriko emakume dotorea da; Beraxkoren andrea. Irantzuko dokumentu batean ageri da bere izena. Etxarriko garai bateko jantzi dotorea darama, abesbatzako kideena bezala: jaka gorrixka, eta gona berezi bikoitza, burutik behera kapa moduan erabiltzeko. Antzinako bitxiak ditu jarriak: belarritakoak, eta lepoan brotxe edo kameu (“camafeo”) klasikoa. Aurpegi fina du, eta bere izenak dioen bezala, azaleko zuritasunaren eta ileko belztasunaren kontrastea nabaria da.

 

BERAXKO

XIII. mendeko Etxarriko gizon dotorea. Beltza Zuriaren senarra. Irantzuko dokumentu batean ageri da bere izena. Etxarriko jantzi tradizional dotorea darama, abesbatzako kideena bezala: lihozko atorra, txaleko gorrixka, eta artilezko txapela. Eskuan, antzinako pergaminoa dauka, zergak ordaintzekoa. Sasoi handiko gizona da, aurpegi finekoa eta planta ederrekoa.

 

TXIÑERRATSO

Etxarriko imajinario kolektiboko sorgina. Izua eragin lezake, baina Beheko Basoko atso jakintsua dugu, naturarekin bat egina dagoen izpiritu onuragarria. Buruan zare bat darama,
Beheko Basoko uzta preziatuaz betea. Lehengo etxarriarren modura, zarea buruan egokitzeko eta gauzak garraiatzeko “burkiñe” darama. Onddoak, ixtorra eta sendabelar onuragarriak daramatza. Baina kontuz! Amanita muskariapozoitsua ere hartu du bere edabe sorginduak egiteko…

 

KIXKIMAU (PINTTO)

Etxarriko iyotekopertsonaia da, aurpegiaikatzez belztua duena.Zakuzko jantzia, lastozbetea, eta ttuntturroaburuan duela.Gorputz osoa estaltzenzion zaku oihalezegindako mozorroa du,eta oihal horren barneabelarrez puztuta dauka.Aurpegia libre dauka,baina errautsez edoikatzez belzturik. BuruanEtxarriko kintoen“Ttuntturroa” darama.
Eskuan makila ere badu,beharrezkoa bada pareandaukana zirikatzeko.
Kontuz! Ez dadila askohaserretu.

 

Etxarriko festetako irudiak

 

Informazio gehiago

Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea