Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

Dantza zaletasuna aspalditik dator Etxarrin, Etorkizuna dantza taldeak Etxarri Aranazko ikasle kopuru handia du,  Altsasuko Musika eta Dantza Eskola sortu haurretik, Etorkizuna Dantza taldeko saioak Altsasun eta Etxarrin egiten ziren.

Gaur egun Etxarriko udalak lankidetza hitzarmena du Sakanako Etorkizuna dantza taldearekin, diru-laguntzak ematen die. Helburua dantza herrikoien irakaskuntza eta biziraupena ziurtatu eta sustatzea da.

Lankidetza hitzarmen honen helburua:

  • Etxarri Aranazko herritarrei dantza herrikoien irakaskuntza eskaintzea.
  • San Kiriako (ekainaren 13a) eta San Adrian ( ekainaren 16a) egunetan Udalbatza lagundu eta Dantzakian parte hartzea.
  • Udalak antolatuta sor daitezkeen bestelako ekitaldietan ere dantzariek parte hartzea.
  • Maiatzean, Dantzari Txiki Eguna antolatu, euskal festaren egunean. Eguerdian emanaldia plazan ematea.
  • Etxarri Aranazko Etorkizuna dantza taldeak festetako larunbatean dantza Saioa eskaintzea egitarauaren barruan. Xehetasunak Kultura Sailarekin adostuko dira.
  • Irailean Etxarri Aranazko Abesbatzarekin eta Kultura Sailarekin elkarlanean kalejira edo emanaldia plazan egitea.
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea