Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

Etxarri Aranazko abesbatza

Telefonoa: 690 623 883
E-mail: info@coraletxarriaranaz.com
Web: http://www.coraletxarriaranaz.com

 

Historia

Etxarri Aranazko abesbatza XIX. mende hasieratik herriko elizkizunak janzten zituen elizako koruaren ondorengoa da. 1972an eman zuen lehen kontzertua eremu horretatik kanpo eta, beraz, urte horretan kokatzen dugu abesbatzaren sorrera.

 

Lehiaketak eta sariak

Ibilbide luze honetan, zenbait sari garrantzitsu irabazi ditu abesbatzak:

Bigarren saria eta lehen saria marinel obraren interpretazio onenari San Vicente de la Barquera lehiaketan 2013an.
Lau lehenengo sari Ejea de losCaballerosko lehiaketan (Zaragoza). Hirugarren saria eta Ikusleena 2007an.
Lehen Saria Autolen (Errioxa) 1994an.
Lehen Saria San Vicente de la Barqueran (Kantabria) 1995ean. Bigarrena 2013an.
Bigarren Saria Bilboko lehiaketan 1977an.
Bigarren Saria Burgosko Antonio Jose lehiaketan 2007an.
Maila handiko nazioarteko lehiaketetan irabazi ditu saririk garrantzitsuenak:
Torreviejako Nazioarteko Habanera eta Polifonia lehiaketan, polifoniako lehen saria 1976an, 1982an eta 1996an eta bigarrena 1975ean.
Tolosako Nazioarteko lehiaketan (munduko onenetarikoa kontsideratua) lehen saria irabazi zuen ahots zureitan 1973an eta hirugarrena 1977an. Euskal abesbatzarik onenaren saria jaso zuen 1974an. 1983an bigarrena izan zen ahots zurietan, kantu gregorianoan. Ahots nahasietan, folkloreko hirugarren saria jaso zuen 1977an eta 1983an.

 

Kontzertuak

Etxarri Aranazko abesbatzak 500 kontzertu baino gehiago eskaini ditu Euskal Herrian, Espainia zabalean eta atzerrian. Kontzertu aipagarrienak:
Euskal Herrian, ondoko leku edo zikloetan emandako kontzertuak nabarmentzen dira: Iruñeko katedrala, Tolosako Topaketak, Santurtziko Abesbatzen Zikloa, Basauri, Borja, Iruñea, Oreretako Musikaste, Aita Donostia Astean eta Gernikan, Bonbardaketaren 60. urtemugako kontzertua, Donostiako Orfeoia eta beste abesbatza batzuekin batera.
Espainian, kontzertu azpimarragarriak eskaini ditu Madrilen, Toledoko Alcazar-en (bere patio errenazentistan abestu zuen lehen abesbatza izan zen), Burgosko katedralean, Segoviako Eliz Musika Astean, Valladolideko Kontzertu Sakroetan, Isla Cristinako Atlantikoko Abesbatzen Jaialdian (Huelva), eta abar.

Atzerrian, kontzertuak eskaini ditu Nancy eta Tarnos-en (Frantzia); Loreton (Italia) eta Vatikanon (1979); Argentinako Buenos Airesen, Rosarion eta Cordoban (2005eko abuztua) eta Hungarian, Ezstergorm eta Dorog hirietan (2008ko abuztuan).
Zenbait orkestrekin batera aritu da, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin edo Iruñeko Pablo Sarasate Orkestrarekin esaterako. Azken honekin 9 kontzertu eskaini digu.
2005eko Ekainean "Pamplona, ciudad de todos" obra estreinatu eta grabatzen du, Enrique Ugartek konposatua, konpondua eta zuzendua; honako artista famatuen laguntzarekin: FranIdareta, Kepa Junkera, Carlos Nuñez, Joxan Goikoetxea, Javier Garayalde eta Enrique Zelaya.

 

Errepertorioa

Errepertorio zabala du Etxarriko abesbatzak, errenazimendutik hasi eta musika garaikideraino. Hala ere, errepertorio klasikoa, erromantikoa eta XX. eta XXI. mendekoak landu ditu bereziki, bere aldaera guztietan: sakro nahiz profanoa eta a capella nahiz piano, organo edo orkestrarekin. Zenbait herrialdetako obra tradizionalek osatzen dute errepertorioa, bereziki euskal folkloreak eta Espainiako kantu herrikoiek. Habanera eta espiritualen errepertorioa ere zabala da.

2003ko urtarriletik, ALICIA ARMENDARIZ MURILLOkzuzentzen du abesbatza.

Sortzez orkoiendarra. Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan egin zituen musika ikasketak. Solfeo Irakasle titulua dauka eta piano, armonia, kontrapuntu, fuga, konposizio, koruen zuzendaritza eta pedagogia landu ditu. Donostiako Goi Zikloko Kontserbatorioan osatu zituen ikasketak. Musika Pedagogia eta Abesbatzen Zuzendaritzako goi tituluak atera zituen bertan.
Ikastaroak egin ditu izen handiko zuzendariekin: Electo Silva, WernerPfaff, Javi Busto, Eduardo Correa, MiroslavKosler eta Laetitia Casablancarekin, esaterako. Abesbatzendako jazza landu du Carole Simon, Paul Smith, Barnaby Smith eta Voces8 talde britainiarrarekin.

Musika ikasketa zabalaz gain, Filosofian lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean.
Gaur egun abesbatza eta zuzendaritza klaseak ematen ditu Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan eta Etxarri Aranazko abesbatza zuzentzen du. Abesbatzak sari garrantzitsuak irabazi ditu bere zuzendaritzapean, Ejea de losCaballeros eta Burgosko Antonio Jose lehiaketetan.

 

 

Eventos relacionados

Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea