Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

Zer da?

Etxarri Aranazko “Beheko Basoan” gaude, ondo definitutako bidexkak osatzen duten eremu batean. Ibilbideak 5 kilometroko  luzera du eta 1,15 orduko iraupena, malda gutxirekin, tarte batzuetan “Ibilbide botanikoarekin” bat egiten du (SL.NA.134).

Zer aurkitu dezakegu?

Haritz zoragarri batzuk ikusiko ditugu, egur mozketetatik errespetatuak izan direnak bere balore estetikoarengatik. Oso tamaina handiko zuhaitzak dira, forma bereziak dituzte eta atentzioa ematen digute. Forma natural hauen ezagutza eta bere berezitasunen errekonozimenduak lagunduko du bere errespetu eta kontserbazioan.
Gida honetan zuhaitz batzuk komentatuko ditugu, baina ibilbide osoanarreta mantentzeagomendatzen dugu.

IBILBIDEA

Ibilbidea Kanpinetik abiatzen da, eta bertan eskubira doan pista hartuko dugu.

Aurrera jarraitu eta bidegurutzean beheraka doan pista hartuko dugu; bidegurutze honetatik eta eskubian daukagun alanbrezko hesira gerturatzen lehenengo zuhaitza ikusiko dugu. Enbor lodia du eta berehala adarkatzen da “beso altxatu” batzuk bezala.
Bigarren seinaleraino jarraituko dugu, bertan basora sartzeko markatzen du.

Hortik bigarren zuhaitzera iritsiko gara, bere azpian 49 zenbakia duen ohar bat ikusiko dugu, eta horrek Ibilbide botanikoan gaudela adierazten du. Zuhaitz bakar honek bi direla ematen du, seguraski “bi anaia” tximista batek banatuta…
Eskubiko hankak 10 metroko luzera du eta 4.80 metroko perimetroa, oinetik 1.30 metrora , besteak 12 metroko luzera eta 4.5 metroko perimetroa.

Aurrera jarraituko dugu bidegurutze bateraino, bertan seinale batek eskubira joateko markatzen du. Gailurra jarraitzen duen bidetik atera gabe hirugarren eta laugarren zuhaitzak ikusiko ditugu, haritza eta pagoa bata bestearen aurrean, bakoitzak bere espazioa babesten. Haritzak 15 metroko luzera du eta bere perimetroa metro batekoa da.
Metro gutxitara haritz zoragarri bat ikusiko dugu, agian ibilbideko handiena: bosgarren zuhaitza da, 21 metroko luzera du eta 8 metroko perimetroa, eta adaburuaren diametroa 21 metrokoa da.

Bidera bueltatuko gara seinaleei kasu eginez; berehala norabide aldaketa bat,eskubira joateko  ikusiko dugu. Aldapa txiki bat igo eta gero lehengo bidea jarraituko dugu eskubira bidexka pare bat alde batera utzita. Zelai batera iritsko gara, eta bertan ibilbide botanikoa topatuko dugu. Eskubira segituko dugu eta seigarren zuhaitza ikusi arte, bere azpian 36. zenbakiko oharra dago.

Hemendik lehen egindako bidetik bueltatuko gara, markatutako bidegurutzeraino.

Hemendik Aurrera ibilbide botanikoan sartuko gara berriz, eta bertan binorabideko markak ikusiko ditugu. Hauek zuhaitz desberdinak ikusteko daude.37 izeneko zuhaitzak 15.70 metroko luzera du, 10,10 metrokoperimetroa eta 11,60 metroko zirkunferentzia bere oinean.38. zenbakiko zuhaitza “bi hanka” ditu 3.5 eta 5.7 metroko perimetro bakoitzean, eta 1.75 metroko tartearekin.

 

Hemen informazio panela daukagu: Etxarri Aranazko Hariztia

 

44. zenbakiarekin,  11.8 metroko perimetroko zuhaitza daukagu. Bertan pago gazte batek babes toki bikaina aurkitu du handitzeko.


 

 

IBILBIDE BOTANIKOA

Informazio taulak ibilbide botanikoko espeziekin.

 

Etxarri Aranazko Ibilbide Botanikorako Autointerpretazio gidaliburutik

 

ETXARRI ARANAZKO HARIZTIA

Bazkalekua zena baso itxi bihurtua

1.Etxarriko toponimia

2. Haritztia

3. Bazkalekua, Zer da hori?

Basoa era askotan ustiatzeko erabili den modu tradizionala da bazkalekua. Bazkalekuaren eremuan, basogintza, abeltzaintza eta, zenbait tokitan, nekazaritza ere izaten dira batera. Espainia aldeko zenbait tokitan bazkalekuak jarduera ekonomiko garrantzitsua izaten jarraitzen du.

Bazkalekuek gure arbasoen lana erakusten digute: haien bizimodua, basoarekin izan zuten harremana…
Antzinako jardun horien ondorioz, zuhaitz zahar ugari egoten dira bazkalekuetan. Horietako gehienak zuhaitz motzak edo lepatuak izaten dira.

Zuhaitz zahar batzuen barrena(zurgiharra) agerian egoten da.

 

4.Zotolak

 

5.Zuhaitz Motza

 

6.Zuhaitz Zaharra

Manuel Mª Ruiz Urrestarazu eta J. Luis Erdozia

 

Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea