Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

Funtzio militarra

Funtzio militarrak eragiten du Erdi Aroko Euskal Herriko herrixka eta hiribildu askoren sorreran.

Hala ere, funtzio hori desberdindu behar dugu, alde batetik hiria babestekoak eta bestetik lurraldea babestekoak ( gotorleku hiriak, goarnizio/tropa hiriak, eta mugako hiriak).

Lehenengo kasuan  honako hiribildu hauek daude: Elgóibar, Zumaia, Larrabetzu, Rigoitia, hauek gaizkile eta bide-lapurretaz babesteko sortutakoak dira, ahaide nagusien bando-gerretan baita ere.
Bigarren kasuan adibide ugari ditugu:
Gasteiz, Biasteri eta Agurain, Araban; Gares, Etxarri Aranatz eta Iruñea, Nafarroan; Hondarribia, Ordizia, Segura eta Donostia, Gipuzkoan; Balmaseda eta Urduña, Bizkaian, eta Baiona, Lapurdin.

Etxarri Aranatz, Arakil ibaiaren eskubiko ertzean kokatua helburu militarrekineraiki zen, lurraldearen babesa gisa, gertuko Arabako biztanleen aurka.Arañazko bizilagun guztiek “Echerri”ko dorre, etxe-sendo  “bastida” inguruan elkartzen.
Beraz Etxarri Aranazko sorreran,funtzio militarra dago etabere kokapen estrategikoa lurraldearen babeserako.

Hiriaren planoa
Planoen osagai historikoen bitartez eraikinen kokapenaeta hiribilduen egitura soziala eta bere bilakaera ikertu ditzakegu.
Hasierako hiribilduetanfuntsezko bielementu morfologikoak aurkitzen ditugu:

Lehendabizikoa, harresia, haufuntsezkoa zen bere babeserako, osaketa fisiko eta instituzionalerako, baita oinarrizkoa lurraldearen mugaketarakoere.

Bigarren elementua, hiriko eta landako paisaian dagoena, Elizak dira.

J.I. Linazarosok  hiri mota hauek desberdintzen ditu Euskal Herrian:
-    Bide-hiria (Auritz, Lizarra eta Amasa-Villabona)
-    Angeluzuzeneko hiri planta, erabat gotortua (Gares, Zangoza, Donostia)
-    Esparru irregular gotortutako hiriak bi parrokiekin harresiaren parte hartuz (Biasteri, Gasteiz, Agurain)
-    Erdiguneko eliz bakarreko hiriak (Arrasate, Azpeitia);  Horrelakoak dira Gipuzkoako fundazio gehienak.
Etxarri Aranatz angeluzuzeneko plantakoa izango zen, erabat gotortua.

J.I. Linazasorok egindako planoa
Kale edo pasealeku zabal batek bitan banatzen du hiribildua, etxadi luze eta estuekin osatutakoa eta hauen artean plaza eta espazio libreak irekitzen dira.

Kale paraleloko egitura dauka, baina hierarkia original baten barruan,  Gasteizko zabalduraren: kale eta etxartetik  gertukoa

Caro Barojak bere traza planifikatuari erreparatu zion, eta bere alde zaharreko berezitasunari ere bai.

Gaur egun berreraikuntzak izan arren oraindik ikusten dahiribildu hau eraiki zen kokapen abantailatsua gain batean, ibarraren erdian eta mendi haitzen artean, antzinatik galtzada bat joaten zen tokitik.

Erdigunea kale zabal baten inguruan antolatzen da, kale bat baino gehiago, laukizuzen luze baten formatuko plaza bat ematen du, horrela banatzen da hirigunea bi zati trinkoagoetan kale honen aldetara: bat mendebaldera ibaiari itsatsita eta bestea ekialdera.

Mutur batean eliza dago, bestean berriz babes funtziozko dorre bat eraikitzen zen.
Ingurunean, harresiaren ibilbidea sumatu daiteke oraindik.

 

Etxarri Aranazko plaza

Erdiguneko plaza honetatik hirigunea antolatzen da modu ortogonalean, kale paralelo batzuk eta besteak zeharka, “belena” delakoen antzera.

Etxarri Aranatzek hainbat berreraikuntza izan ditu, beste hainbat hondamenen emaitza, beraz bere etxe gehienak zaharberrituak izan dira.  
XVII. eta XVIII. mendeko etxeak sarri ikusten dira, hauek patroi batijarraitzen diote: beheko solairuan,erdi-puntuko arku zuzen bat atezentral batekin eta leiho bat alde bakoitzean. Honen gainean, hiru leihoko solairu bat, beheko hutsarteen ardatzari jarraituz, eta batzuetan neurri txikiagoko beste solairu bat teilatuaren erpin batekin fatxada honen gainean, hutsarterik gabe etxe bat eta bestearen artean  etxadi trinkoak sortuz. Batzuetan bi hutsarte bakarreko etxeak daude eta garai jakin batzuetan udaletxea bezalako  eraikin publiko zabalagoak eraiki dira, Etxarri Aranazko sorkuntzak Frantziako hego-mendebaldeko herriei hurbiltzen gaitu, “bastida” klasikoei.
Kale nagusian etxe berriak nagusitu dira, baten bat antzinako eraikinen zaharberritze batetik dator, ez dira falta estiloa duten batzuk. Deigarria da bloke kubiko bat fatxadara isuria duen teilatuarekin, harlanduekin eginda dago eta lau angeluko hutsarteekin atea ezik, hau puntu-erdiko moldatua da. Solairu bakoitzean hiru balkoi ditu.


Kale Nagusia

Maiza Kalea

Etxadi osoko plangintza bat jarraitzen dutela ematen du batzuetan.
Elizaren aurrean Maiza kalea ateratzen den tokitik plaza bat dago, bertan  10,12,14 eta 16 zenbakietan dauden etxeak deigarriak dira, berdinak ez izan arren  koherentzia eta estilo bera adierazten dute. Harlanduekin eginda batez ere, baten batek goiko aldea luzituta eduki arren, eta hiru alturarekin. 10. zenbakian atea enkoadratzen duen erdi-puntuko moldura eta goiko balkoia dauka.

Elbegia kalean, 6. zenbakia duen etxea aipatuko dugu, zirkulu erdiko arkuekin eta bi altuera gehi atikoa. Bere fatxadak garapen horizontala du, harlandu eta hargin-lan konbinazioekin.

Mundiño eta Berjera kaleetako  etxeak, izaera herrikoiagoa dute, bi altuerekin.
Harresia baino lehen, azkeneko eraikuntza marrak izango ziren.


Mundiño Kalea

Berjera Kalea

Kale Nagusia gurutzatuta, Dorremonea kalea jarraitzen badugu harri landuz eginiko eraikinnoble batera iristen gara, fatxada bi inposta lauez zeharkatuta eta zirkulu erdiko arkua duen ate nagusi bat du,kaxa moduko markoa duenbalkoieta hegalmolduratu baten azpian.


Kale Txikia 14

Dorremonea kalea

 

Udaletxea

1853. urtean udaletxe berria eraiki zen plazan

1853ko urtarrilaren 27an,  Diputaziora bidaliko oroitidazkia:

La Villa de Echarri-Aranazcontodaatención a V. E. exponequeentrevarias de lascasasqueseincendiaronenestavillaen la últimaguerra, seredujeron a cenizas la Casa deAyuntamiento, dondetambiénpermanecía la cárcelpública, la escuela de niñosconvariosgraneros, quesehallabanenotrolocal diferente y a pesar de la suma falta quelehacían a lavillasuplicanteestosobjetos, sin embargoestosdoceañoshaseguido sin ellos;
pero nopudiendocontinuarpormástiempoconesa falta, hahechoreconocer al maestroarquitecto D.Anselmo Vicuña, ellocaldestinado para tiempo de feria y segúnel plano quehaarregladoescapazdicho paraje de hacer sin perjuicio del cubierto para elcitadotiempo de feria unaalhóndiga, cárcel, sala concejil, otro de ayuntamiento, secretaría, escuela de niños y habitaciónpara elmaestro, segúnquetodoelloaparece del citado plano queseexhibe, habiendoasimismoarregladoelpliego de condiciones para lasobrasquesedebenejecutar, elasí bien seexhibe.
En su vista la villacon su Veintena han conformadoenrealizardichasobrasconforme almencionado plano y pliego de condiciones, segúnresulta del auto queendebida forma sepresenta; por lo que:

Echarri-Aranazveinte ysiete de enero de milochocientoscincuenta y tres. La Villa de Echarri-Aranaz y en su nombresu Alcalde MáximoGayarre.

Etxarri Aranazko udaletxea, modu akademizista batez egindako lehenengo eraikuntzetako bat da. Bere exekuzioa Santos Ángel de Ochandátegui arkitekto bizkaitarrarena da; bera izan zen Nafarroanakademizismoarenbenetako instruktorea XVIII. mendeko azken laurdenean, eta Iruñeko katedral neoklasikoaren fatxada ereberak egina da.
Udaletxeko fatxada nagusia harlandu bikain batezegina da, eta Ventura Rodrigez arkitektoaren postulatu batzuk  jarraitzen ditu, hala nola, beheko arkupeko kuxinduraeta goiko bi atalen artikulazio bertikala.

Beheko aldean,zirkulu erdiko bi arku eta neurri  handiko hiru hutsarteburudunekin  osatutako arkupea. Batzuk eta besteak kaxa moduko markoa duten zutabeen gainean daude. Bigarren solairuan bost balkoi darama eta hirugarrenean beste hainbeste leiho. Moldura leunek fatxada artikulatueta hutsarteak enmarkatzendituzte, dena ordenatuz eta hierarkizatuzmoduzentzudun batean.
Teilatu-hegalaren gainean kanpai-horma bat dago, alboetanbi piramide dituena, triangelu formako frontoi zatitubat eta horren barruan erloju eta ezkila bat.  Inskripzio batean, zaharberritzeari buruzko informazio dago.

 

ERAIKIN HAU (1947) MCMXLVII. URTEAN ZAHARBERRITU ZEN

Udaletxeko fatxada

 

Frontoia

1861eko urriaren 24an erabaki zen eraikitzea:

“un juego de pelota tanto para largo como rebote y ble que hace mucha falta a esta indicada villa tanto para el entretenimiento y diversión del público como para su adorno, para lo que tiene un paraje aparente en terreno común ocupando parte de su plaza pública”

Ble edo Ple paretaren kontra pilota botatzen den pilotako joko modalitate bat da,

1883. urtean frontoiaren kokapena irudi honetan ikus daiteke.

 

1868ko maiatzaren 20an; frontoia oraingo kokapen lekutik iparralderago  zegoen, eta Lizarragatik zetorren kale berriak ere eragina izan zuen, ekialdean, udaletxeren eta pilotalekuko ezker paretaren artean.

1883ko urtarrilaren 2an, behera erori zen eta leku hobe batean berreraikitzea erabaki zen:

Pilotalekuaren behera etortzea urtarrilaren 2ko goizeko haizete bortitzarengatik izan zen.
1884ko uztailean frontoiko obrak oraindik bukatu gabe zeuden eta irailerako behar zituzten, hilabete horren 10 eta 14 artean Etxarriko herria  “EUSKARAS” izeneko festak ospatzeko aukeratu zutelako

Frontisean irakur daiteken bezala: 1894. urtean EUSKALERRIARI frontoia berreraiki zen.

 

 

EUSKALERRIARI FRONTOIA

Frontoia
Neurriak: 43,85 m x 15,3 m
Zoladura: hormigoiaketa aglomeratuak
Itxitura: esparru itxia
Argiztapena: gauez erabili daiteke
Azkeneko Ikuskapena: 2011/03/07
Jarduera nagusia: PILOTA

Osagarrizko espazioak
Aldagela kolektiboa
Azalera: 22 m2
Dutxak: 4
Lababoak: 2
Urinarioak: 2
Inodoroak: 1
Harmarria
Estalita: guztia
Harmarrimota: finkoa
Zutikako lekuak: 176
Eseritako lekuak: 440

SAN MIGUEL IRIN-ERROTA

Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea