Lizarragabengoa lur-eremu pribatua izan da XX mendea arte. 1936an, bertan bizi ziren herritarrek Silberia Zubizarreta jabeari bertako etxeak, bordak, soroak eta baso-eremuak erosi zizkioten, Gerra Zibila lehertzear zegoela. Bederatzi familia ziren orduan: Eujeniaren etxea, Axtalaren etxea, Jakanea, Mozoren etxea, Turubiaren etxea, Domingoren etxea, Ameikenoren etxea, Txominenea eta Altxegaren etxea, eta baita apaiza bizi zen Apezaren etxea ere.
Ondoren, Arakilgo ibarraren mende egon zen administratiboki, eta geroago, Etxarri Aranatzen sartu zuten. XIX. mendearen lehenengo erdialdera arte, ezaugarri administratibo bereziak izan zituen, jaurerria baitzen. Nolanahi ere, Martin Oteiza bertako jaun azen 1607. urtean. 1802an, jaurerria izaten jarraitu arren, alkatearen eta errejidorearen mende zeuden bertako 52 lagunak; alkatea eta errejidorea bizilagunek izendatzen zituzten, eta jurisdikzio kriminala erregearen gorteari zegokion.