Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

HISTORIA

Etxarri Aranatz herria Erdi Arotik datorkigu, Agurain eta Lazkaoko jauntxoen lapurreta eta harrapaketaren kontrako babesleku eta defentsa moduan eraikia izan zenetik.

XIII. mendearen hasieran Antso VII.ak Arañaz lurraldeari forua eman zion eta 1251. urtean Teobaldo I.ak eliza eta dorrea Arañazeko biztanleei utzi zien urteko 600 sueldoren truke.
XIII. eta XIV. mendeetan Arakil ibaiaren ibarrak zirrara latza jasan zuen. 1199an Gaztelako Alfontso VIII.ak Araba eta Gipuzkoa bereganatu zituen, gure ibarretik oso hurbil. Ordurarte ezezaguna zen muga ezarri zuen, mugarekin batera lapurreta eta harrapaketa nagusitu ziren, eta bertako jendearen ekonomiari kalte izugarria ekarri zion.

1312. urtean - fundazioa «frontera de losmalfechores» eskualdean
Hau dela eta, Nafarroako erregeek biztanleak muga ondoko lurralde honetan geratzeko foru eta beste laguntza batzuk eskainiko dizkiote, defentsarako sistemak eraikiaz, hala nola Etxarri Aranazkoa, non 1312an bilduko baita Arañaz lurraldeko herrietako jenderik gehien, eta herrixka horiek despopulatu edo hutsik geldituziren: Adia (Lizarraga), Aldaba, Araña, Arrozpide, Artola, Egiarreta, Elbegia, Elkorri, Erdozia, Lazkoz, Urkizu, Nenau, Mundiñano, Ondaz, Maiza, Mugarretxe, Illarrazugoikoa, Orgaoizua, Sarria (Lizarragabengoa).

Horrela bada, 1312an, Luis I. Hutin-en (Frantziako Luis X.a) erregegoan Nafarroako Gobernadorea zen Enguerrand de Villiers-ek herri-karta eman zion Etxarri Aranatzi.

 

1351. urtean harresia eraiki zen

1351n, Karlos II.ak pribilegio berriekin osatu zuen karta hori, eta lazkaotarrengandik babestekoharresia eraikitzeari ekin zion.

Baina 1378an, Gaztelakoek herria hartu zuten harresia eta guzti.

1442ko pribilegioaren arabera, Nafarroako Gorteetara joateko eskubidea zuen, eta hala eskatu zuen XVI. mendean ere

1834ko apirilaren 22an, Agabian, Etxarri eta Bakaikuren artean, Zumalakarregik Moncayo-ko Markesaren armada garaitu zuen, eta hurrengo urteko martxoan, giristinoen eskuetan zegoenean, setiatu eta hartu zuen Etxarri Aranatz.

1977ko urtarrilaren 16an, Amnistia, Foruak eta Helebitasuna lemapean, Euskal Herriko alkateak deituak izan ziren Etxarri Aranatzera eskakizun horiekaldarrikatzeko; hala ere, Francoren poliziak (garaiko "grisak", ordura arte soilik hirietan aritzen zirenak) herria erabat hartuz oztopatu eta saihestu zuen Euskal Herriko alkateak bertaratzea.

Herriaren izena dator: Etxarri (etxe + harri), harresia eta guzti, "kaxarna" barruan zuela ("baluarte, fortaleza").
ETXARRI ARANAZKO ARMARRIA (Etxarri-Aranaz 1800 1900-liburutik)

 

XIV. mendean zigilu borobila erabiltzen zen bere barruan armarri gotikoa bi lehoi zutituak aurka egiten eta bere gainean bi loredun marrazkien barruan armarritxo bat Nafarroako armekin.
(A.G.N. Caj. 28 Nº28 II año 1373)

 

Carlos VeronaMartínez
Euskomedia Fundazioa

1640ko deskribapena:
“bi lehoi landa gorri batean bere San Andres gurutzearekin koroatuak, zortzi direla,gurutze errealekin gainean.”

1786. urtean:
Bi lehoi koroadunak, zutituta, bata bestaren aurka borrokatzen landa gorri batean,zortzi San Andres gurutzekin ertzean eta armarri honen gainean beste bat hirukiaerresumaren kateekin.

 

ETXARRI ARANATZ –XIX. MENDEKO AKUARELAK

(http://documentanavarra.blogspot.com.es/Rafael Carasatorre)

Etxarri Aranatz

Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea