MUSIKA HIZKUNTZA: hastapen ikastaro bat dago eta beste sei ikasturte bi ziklotan banaturik, 1. zikoan 1., 2. eta 3. Mailan; bigarrenean, 4. eta 5. mailak.
INSTRUMENTUA: instrumentua lehen ikasturtearekin batera hasiko da. Hastapena eta hiru ziklo dira; lehena eta bigarrena hizkuntza bezala, eta hirugarrena (hautazkoa) adin eta iraupen mugarik gabe. Bertan ikas daitezkeen ikasgai eta instrumentuak honako hauek dira:
DIPLOMA: baimendutako instrumentuen trebezia egiaztatzeko diploma emanen zaie ziklo bakoitzaren bukaeran eta, horrez gain, ikasketen ziurtagiria bigarrena gainditzen dutenean.
Hasatapen ikastaroa dago. Behar bezala aurreratzen den ikasleak lehen ikasturtea pasatu dezake irakasleak bidezkotzat jotzen badu. Behin musika ikastaroekin hasiz gero, ikasleak soilik hizkuntzarekin jarraitu eta instrumentua utzi nahi badu, soilik ikasturte batez egin ahalko du. Hurrengo ikasturtean instrumentu horrekin edo beste batekin jarraitu beharko du.
ESKOLANIA: Hizkuntzako laugarren mailako ikasle guztiek Eskolania ikasgaia hartu beharko dute derrigorrez astean 90 minutuko iraupenarekin. Bi ikasturteak eginik, ikasleak entseguetara joaten jarraitu dezake hala nahi baldin badu.
GANBERA: Ikasle guztiek, metalekoak eta kantukoak izan ezik, astean denbora erantsi bat izanen dute haien instrumentuak talde txikietan jotzeko, binaka, hirunaka… Kantuko ikasleek ganbera izan beharrean, errepertorioa izanen dute, eta metalekoek, banda.