Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

Iyotie

Orain dela urte batzuk ia galdutako inauteriko ohitura hau berreskuratzen hasi zen.
GIZAKUNDE, ANDREKUNDE, GARIKUNDE eta ZALDUN IYOTEkoaurreko ospakizunak zehazki

 

Inauteria baino 3 aste lehenago – GIZAKUNDE

Gizakunde gizon helduen eguna zen: Txatarrez jantzita eskatzera ateratzen ziren eta jasotakoarekin afari bat egiten zuten.

Orain kintoak dira Txatarrez jantzita ateratzen direnak eskatzen, gero jasotakoarekin afari eder bat egiteko.

 

Inauteriak baino 2 aste lehenago – ANDREKUNDE

Andrekunde emakumeen eguna da.
Etxarrin gerra zibilaren aurretik ospatzen zanohiture da hau. Garei hartan, karrike bakoitzeko andriek (antza danesgaztiek), amiñen buelodun gonak jarrita erdi mozorroturik, atsalde partean elkartzen ziren. Egurresko o burnisko makil punta dunak eskuten, eta auzoko etxeetatik pasatzen ziren. Atariak jo eta esaten zuten: “andrekunde da, emankozerbeitt?”.
Etxe bakoitzean ahal zutena ematen zuten, txorizue (txerriye hil bazebien), gazta (artzeyek bazien), arrontzak, ogia… eta suerteedukiezgero, 4 onza txokolate!
Hau dena bildu eta etxe batian prestatzen zuten, festa giroan jan eta kazulen ipurdiak kolpatzen zituztenbitartien kanta eta dantza. Urte batianakordioiataguztiz… Hau dena Frankok debekatu zun. Bestalde, 1983. urtetik aurrera, gimnasiara joaten ziren emakume talde batekandrekundenafariaegiten hasi ziren, eta baia juerga onak egin ere, urtetan.

Gaur egun familiak eta emakume kuadrillak egun horretan afaltzera elkartzen dira.

 

Inauteriak baino aste bat lehenago – GARIKUNDE

Garikunde egunean , gazteen artean  borrokan ibiltzen ziren. Egun hau beraien arteko desadostasunak konpontzeko erabiltzen zuten. Jendeari airez betetako maskuriekin jotzen zioten eta errautsa ere botatzen zuten.
Gaur egun kintoak Txatarrez jantzita ateratzen dira eta makil batekin  gazteen atzetikibiltzen dira herrian barna.

 

Igandean - ZALDUNIYOTE eta asteartean -ASTEARTEIYOTE

Ihotea igandeko zalduniyoterekin eta astearteiyoterekin despeditzen dira. Igandean haurrak izaten dira protagonistak eta asteartean etxarriar guztiak eta kintoak.

Asteartean  famili askotan afari berezia egiten da, txerri hankak eta torrijak.

Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea