Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

Herri kirolak

Herri kirolen hitzaren barruan kirol modalitate desberdinak daude (Euskal Herriko landa-inguruan egiten ziren kirolak)

Kirol hauetako batzuk Euskal Herrian sortu dira eta espezifikoki hemengoak dira; nahiz eta beste batzuk munduko beste herrialde batzuetan praktikatzen diren.

Kirol guzti hauek, landa-inguruko lan jardueretan dute bere sorrera, denborarekin kirol jarduerak bilakatu direnak, nork jarduera batean trebezia handiago izan ikusteko lehiaketa sortu zenean.

Etxerako egurra egiteko enbor mozketa jardueratik aizkolarien kirola sortu zen. Eraikuntzarako harri handiek mugitzeko jardueretatik harri-jasotzaileak, eta abar.

Etxarri Aranatzen betidanik egon da herri kiroletako zaletasuna,eta ospakizun gehienetan egoten daude, aizkora apustuak,  harri-jasotzaileak, trontza eta soka-tira batez ere. Ikastolek antolatutako herri-kiroletan soka-tira eta lokotx bilketa, zaku lasterketa, trontza eta txingak ere egoten dira.

Aizkora mozketa/apustua.
Aizkorarekin diametro desberdineko enbor kantitate baten mozketa da. Enborrak lurrean jartzen dira egurrezko beste oinarri batzuetan josita, eta aizkolariak zutik gainean jarrita mozten ditu. Aizkolari bat baino gehiago lehiatzen da. Hemen pagoaren egurra erabiltzen da eta azala kentzen zaie. Euskal Herrikoprobetan ezaugarriena erresistentzia  da, Australiako edo Kanadako probetan berriz azkartasuna.

Gure herrian betidanik izan dugu aizkoraren kirolarekiko afizioa. Duela hamarkada batzuk Juan Mari Nazabal eta Juanito Erdozia ibiltzen ziren plazaz plaza, geroago haien semeak Floren Nazabal eta Juanjo Erdozia, orain Goizeder Beltza ere. Baina denen artean azpimarratzekoak dira Floren Nazabalek lortutako garaipenak.

Nabarmentzekoa da Etxarri Aranatzen aizkora-eskola izatea. Bertan kirol honetan hasten eta hazten laguntzen zaie gazteei.  Eskola honen ideia Axio Floresek izan zuen, hasiera hartan Juan Mari Nazabal eta Floren Nazabalekin batera, gero Juanito Erdozia eta JuanjoErdoziak,  gaur egun azken hauek jarraitzen dute.

Harri-jasotzea:
Harri-jasotzea landa-kiroletako zaharrenetako eta ohikoa  da. 
Indarra da harri-jasotzaile batek eduki behar duen ezaugarri garrantzitsuena, kontzentrazio eta erresistentziaz gain.
Diziplina hau baserrietako lanetatik dator, beste herri-kirolekin gertatzen den bezala.

Harrien tipologia probaren ezaugarrien arabera aldatzen da. Forma eta tamaina ugari daude eta piezak errektangularrak, kubikoak, zilindrikoak edo esferikoak izaten dira, guztiak granitozkoak.

Soka-tira:
Euskal Herriko landa-kirol gisa ezagutzen dugu baina mundu guztian ezagutzen da, federazio eta lehiaketa internazionalak daude. Gertuko lehenengo olinpiadetan, Kirol olinpikoa izan zen

Lokotx biltzea

Arta-buru zenbaki zehatz bat, 1,25 metroko  tartearekin lerrotan jarrita, ahal den denbora  laburrenean, saski batean biltzen dira,

 

Pelota

Euskal pilota mundu osoan ezagutzen den herriko eta ohiko diziplina bat da.
Modalitate eta espezialitate desberdinak daude, frontoiaren eta jokatzeko moduaren ezaugarrien arabera. Banaka edo bikoteka jokatu daiteke. Esku pilota, erremontea, zesta punta eta pala dira nabarmenetakoak.

Euskal Herrian frontoi kopuru nabarmena daukagu; izan ere,  euskal paisaiako parte dira eta herrietako behar-beharrezko elementuak dira.

Pilota, herri-kirolen erreferente bat da eta munduko toki askotara eraman da.

Etxarrin beti egon da ohitura, esku pilota edo palara jokatzeko.

Herriko pilota eskolan hasten dira gazteak bere lehenengo partidak jolasten.

Azpimarratzekoak dira Etxarriko Oscar Lasa, Aitor Zubieta eta Joanes Bakaikoa profesional mailakopilotariak.

 

Emakumezkoen pala

Etxarriko pala eskola 2000. urtean sortu zen, Etxarriko neskentzat pala jokoa sustatzeko asmoz. Pala Eskola “Gure Pilota” eskolaren barruan integratua sortu zen. Beraz elkarte honek Eskupilota eskola eta Pala eskola biltzen ditu bere baitan. Pala eskolaren sustatzaile nagusia Miguel Aristorena izan zen, Telletxea zenaren laguntzarekin. Gero, Saioa eta Janira alabak gehitu zitzaizkion.

Hasieran, herriko neskak futbitoan aritzen ziren lagunartean, inolako seriotasunik gabe. Ondoren, erdi jolasean palan aritzen hasi ziren batzuk, eta hortik sortu zen zaletasuna. Nahiz eta hasiera gogorrak izan, mutilak ate joka zebiltzatelako "beraiena zena" eskatuz, mugimendua aurrera jarraitu zuen eta, azkenean, elkartea 2002. urtean sortu zen ofizialki. Indar handia hartu duen eskola da, erreferente bihurtu dena Nafarroako eta Euskal Herriko nesken pala jokoan

http://gurepilota.blogspot.com.es/



Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea