Meyetza
Maiatzaren lehenean, egun magikoa kultur batzuetan, Urbasako mendira igotzen da eta herritik ondo ikusten den gain batean meyetza jartzen da. sekulako pago zuhaitz bat handik gertuko leku batean bertan behera botatzen dena eta herriko jendeen artean bizkarraren gainean eramaten dute jarriko den tokiraino. Bertan, berriz denen artean adar batzuk puntan jarri eta geldi-geldi igotzeko.
Meyetza bertan egongo da maiatzaren azken eguneraino, egun horretan herritar talde txiki batek moztutzen du.
Ohitura honen jatorria gure kulturaren hasieran galtzen da, agian zuhaitz sakratuei egiten zitzaion kulto modu bat zen, nahiz eta azienda mendira igotzeko garaiarekinere erlazionatu den.
Gaur egun ekitaldia nahiko jendetsua da, baina lehen ohitura hau mendira azienda igotzen zutenartzainek bakarrik egiten zuten, eguraldi ona iristen zenean.
Meyetza moztu eta gero eramaten
Meyetza igotzen
Jatorri historikoa:
Mentalitate herrikoian, maiatza da bereziki landareen eta espezien estalketaren puntu goreneko hilabetea.
Maitzeen “LosMayos” ospakizunaren antzinako jatorria, udaberria iristen zen garaiarekin lotuta dago. Historian zehar, herriek momentu berezi baten modura bizi izan dute negua eta udaren arteko trantsizioa, eguraldi ona iristen zenean, naturaren berpizte ziklikoarengatik. Bere jatorria ikertzerakoan iritzi desberdinak daude. Gehienek ospakizun hauek historiaaurreko garaiko teoria animista (arimarenak) eta magikoekin lotzen dituzte. Herri zeltaren erlijiosotasunarekin lotzen dute batzuek, beste batzuek defendatzen duteantzinako feniziarren eta grekoen zibilizazioetatik datorrela; zibilizazio horiekbere jainkoak gurtzen zituzten eta haiek bizitzaren gorabeheretan zuten esanahia. Tradizio hauMayaemankortasunaren jainkosarenadorazioarekin erromatarren zibilizaziora pasa zela uste da; izan ere,maiatz hilabeteak bere omenez hartzen du izena Europako hizkuntz gehienetan. Kontua da naturaren berpizkundea ospatzeak eta gizakien emankortasuna sustatzeko duen izaerak unibertsaltasuna eman dio eta horrekin batera denboranirautzea.
(Guaixek egindako bideoa)
Argazki guztiak Guaixe aldizkaritik atera dira