Zer da?
Igoerako ibilbide bat da, eta Etxarriko udalerriaren hegoaldean dago, “Barga” izeneko parajea eta Urbasa mendiaren goiko aldearekin lotzen duen ibilbidea. Bi toki desberdinetatik hasi daiteke.
Lehenengoa ur deposituaren ondotik hasten da, Kontzesioko baselizatik gertu, eta,bestea, borda batzuen ondotik, Arluzepe kaleari jarraitzen dion bide bukaeratik,Legarbeko parajean, bi ibilbideak bat egiten dute gora iritsi arte,Arrigorrialdean.
Maiatzako Ibilbidearen planoa
Ibilbidean dauden markak
6 kilometroko luzera du ibilbide honek eta 2 orduko iraupena gutxi gorabehera, tartea 540 metrokoa da. Zailtasun pixka bat duen ibilbidea da, eta prestakuntza pixka bat eskatzen du.
Zer aurkituko dugu?
Ibilbidea haritz eta pago artean doa eta bukaerako zatian sekulako behatoki bat dugu, bertatik bailara osoa ikusten da. Etxarriko bizilagunek maiz erabiltzen dute urte osoan.
Maiatzaren batean, “mayetza” jartzera igotzen diren bizilagun gehienek erabiltzen duten ibilbidea da, ospakizun honetan zuhaitz bat, ondo ikusgai jartzen da mendi gainean.
Beste data garrantzitsu bat, urriko lehenengo igandean dugu, Etxarriko ferietan ospatzen den lasterketa herritik hasita dagoeneko ohitura bilakatu da.