Mailegua erabil dezakete erabiltzaile txartela duten pertsonek eta erakundeek. Txartelak aukera ematen du identifikazioa behar duten liburutegiko zerbitzuak erabiltzeko, mailegu zerbitzua, adibidez. Txartela erabiltzen ahal da Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareko liburutegi guztietan, eta herritar guztiek eskatu eta erabiltzen ahal dute.
Txartela lortzeko, eskabide bat bete behar da, datu pertsonalak idaztekoa (izen-abizenak, NAN, helbidea, jaioteguna...); NAN edo pasaportea erakutsi; eta txartela tamainako bi argazki, duela gutxi eginak. 14 urtetik beherakoen kasuan, gurasoek edo legezko tutoreak sinatu beharko dute eskabidea.
Txartela eskatu daiteke Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarearen webgunean.
Mailegu pertsonala mailegu mota erabiliena da, erabiltzaile guztiendako sortua. Aldi berean, erabiltzaile bakoitzak gehienez 7 dokumentu izan ditzake maileguz. Dokumentuak honela emanen dira maileguz:
Dokumentua | Kopurua | Epea | Berritzeak |
---|---|---|---|
Liburuak | 3 | 21 egun | 2 |
Aldizkariak | 2 | 7 egun | 2 |
Bideoak | 4 | 7 egun | 0 |
CD-ROMak | 4 | 7 egun | 0 |
DVDak | 4 | 7 egun | 0 |
CDak | 4 | 7 egun | 0 |
Dokumentuak itzultzeko ezarri diren epeak bete ezean, ondoko zigorra jarriko da: mailegu-txartela ez da egun batean erabiltzen ahalko atzerapen-egun eta dokumentu bakoitzeko. Dokumenturen bat galdu edo hondatzen bada, beste ale bat ekarri beharko da.
Zerbitzu hau entitateei zuzentzen zaie: batetik, mailegu pertsonala erabiltzeko mugak dituzten erabiltzaileak biltzen dituzten entitateei eta, bestetik, liburutegiko dokumentu sorta bat eskura izan behar duten jarduerak egin nahi dituen entitateei: ikastetxeak, elkarteak, etab. Erakunde interesdunak pertsona bat ofizialki egiaztatu beharko du arduradun gisa. Erakunde bakoitzak Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareko 50 dokumentu har ditzake maileguan, gehienez eta aldi berean.
Dokumentua | Kopurua | Epea | Berritzeak |
---|---|---|---|
Liburuak | 50 | 30 egun | 1 |
Aldizkariak | 50 | 30 egun | 1 |
Bideoak | 10 | 15 egun | 0 |
CD-ROMak | 10 | 15 egun | 0 |
DVDak | 10 | 15 egun | 0 |
CD | 10 | 15 egun | 0 |
Zerbitzu honi esker, liburutegiek erabiltzaileek egindako eskaerak jaso, eta beste liburutegi batzuetan eskuragarri dauden dokumentuak ekartzen dituzte. Liburutegia arduratuko da dokumentu horien jatorrizko aleak edo kopiak aurkitzeaz eta maileguz uzteaz. Hala ere, zerbitzua bertan behera utzi da denbora baterako, behar adinako aurrekonturik ez dagoelako.
Zerbitzu osagarri gisa, utzitako dokumentuen mailegua berritzen ahal da. Berrituz gero, dokumentuak denbora luzeagoan izaten ahalko dituzu mailegatuta, baldin eta beste erabiltzaile batek erreserbatu ez baditu eta mailegua bukatu baino 5 egun lehenagoko epean eskatzen bada. Liburuak eta aldizkariak bi aldiz berritzen ahalko dira gehienez.
Dokumentuak Internet bidez, telefonoz deituz edo liburutegian bertan berritzen ahalko duzu.
Zerbitzu osagarri gisa, maileguz utzitako dokumentuak ere erreserbatzen ahal dira. Aldi berean bi liburu erreserbatzen ahal dira gehienez, liburu horiek maileguz utzita badaude.